[dantzan] Emakumeak dantza tradizioetan

Patxi Laborda patxi a bildua zenbatgara.org
Or, Api 22, 18:09:39, CEST 2005


Ados nago zuk errandakoarekin, tamalez horrela jarraitzen dira gauzak. 
Hori bai, badago eremu tradizionaletan joera hori aldatzeko grina. ez 
leku guzietan, jakina, baina pixkanaka pixkanaka beskek hartzen dute 
haien lekua eta behin lortuz gero, ez dute galtzen. Adibide batzuk 
emanen dizkizut:

Iturenen neska batzuk hartzen dute parte ioaldun bezela, eta ez dago 
zenbaki mugaturik, edo ez da gizonek ez dutelako nahi.

Baztanen, Arizkunen bereziki, neskak hasi dira mutildantzak egiten. Egia 
da Haraneko bertze zenbait herritan ez dela gertatzen, baina, zerbait 
da, gutxienez.

Kortes herrian, behin paloteaua neskek dantzatu zuten, mutikoek ez 
zutelako atera nahi. Orduz geroztik bi talde ateratzen dira: neskak eta 
mutikoak. Egia da ere bi talde izateak erakusten duela sexua eta 
folklorearen arazoa ez dagoela erabat normalizatua, bertzela talde 
bakarra osatuko lukete.

Horrelako adibideak badira, eta ez bakarrik dantza taldetan. Horrek 
baikorra izateko arrazoiak ematen dit. Baina, erraten duzun moduan, ziur 
barrikada ugari hautsi beharko dugula bidea errezteko.

Gora Eskiula!!

Oier Araolaza escribió:

>
> "Emakumeak dantza tradizioetan" izeneko artikulua idatzi dut Argia 
> astekarirako. Hemen irakurri dezakezue:
>
> http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-04-24_emakum
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>  
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago