[dantzan] Argentinako bueltea
Oier Araolaza
oier a bildua dantzan.com
Or, Abe 1, 10:30:43, CET 2006
Aurtzaka dantza taldeak udan Argentinan egin duen biraren kronika ederra
jaso du bere blogean. Chiviloy, Rosario, Resistencia eta Bahía Blancan
eskainitako emanaldiak, eta bertan harrera egin zieten
euskal-amerikarrekin izandako harreman ederren berri jaso dute, argazkiz
ongi hornituta.
Argentinara eramandako errepertorioaren azalpen labur bat ere jaso dute
blogean eta uste dut aipatzeko modu kontua dela. Goierriko dantza
tradizionalen bilketa eta berregite lan garrantzitsua burutu ondoren,
material hori guztia ikuskizun batean atondu dute, eta horixe eraman
dute Argentinara. Horri esker Argentinan ez dute "ohiko" euskal dantzen
errepertorio bat jaso, ehunka dantza taldek errepikatzen dugun berbera,
baizik eta beste inongo dantza taldek eskaini ezin zezakeena eskaini
dute. "Betiko" errepertorioa ondo baino hobeto ezagutzen duten
dantzariei euskal dantzen ondarea talde gehienek erakusten dutena baino
askoz ere zabalagoa eta aberatsagoa dela erakutsi diete.
"Partikulartasuna txiroegia izan ote zitekeenaren beldurra, berehala
uxatu ahal izan genuen" diote blogean, eta arrazoi osoz,
partikulartasunak berak ematen baitio balioa Aurtzakaren emanaldiari.
Hemen Aurtzakaren Argentinako bueltea:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/argentinako-bueltea
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago