[dantzan] Emakumeak ere aurreskua dantzatzen

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Al, Abe 4, 10:00:00, CET 2006



Atruxka izeneko batek egiten duen "Kultura" blogean irakurri dugu ondoko 
albiste hau:

Emakumeak ere aurreskua dantzantzen
Pasa den asteburuan Algortako (Getxo) Hezetasun auzoko San Martin jaiak 
ospatu ziren. Egitarau honen barruan Agurra Euskal Dantza Taldeak euskal 
jaia antolatu zuen. Festa honen barruan hainbat ekitaldi egon ziren, 
besteak beste, dantzaldi, fandago eta arin-arin txapelketa eta aurresku 
txapelketa. Fandango eta Arin-arin txapelketan Bizkaiako bikoteek hartu 
zuten parte. Aurtengoan txapela eta lepokoa eraman dutenak Leioatik 
etorritako bikotearentzat izan da (Igor Euba eta Haizea Hormaetxea).
Bertzalde, aurresku txapelketan ez-ohiko dantzari batek hartu zuen 
parte. Lehenengo aldia da Bizkaian emakume batek aurreku txapelketa 
batean parte hartzen duela. Hasieran, epaimahaikoak ez ziren oso alde 
agertu, baina azkenean antolatzaileen eskuetan geratu zen neska honen 
parte hartzea. Neska gazte leioatarrak lortu zuen txapelketan 
dantzatzea. Ikusleen eta beste dantzarien jarrera ezin hobea izan zen. 
Haizea Hormaetxeak ez zuen txapela irabazi baina bere burua txapeldun 
ikusi zuen, gizonezkoen maila berdina erakutsi zuela ikustean. Hemendik 
aurrera Euskal Dantzen munduan sexu bereizketarik ez egotea zen helburua 
eta arrakasta ikusita laster ikusiko ditugu gizonak eta emakumeak maila 
berdinean dantzatzen eta lehiatzen.

http://atruxka.blogspot.com/2006/11/emakumeak-ere-aurreskua-dantzatzen.html





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago