[dantzan] Dantza jaialdia Turkian (2007ko uda)
ainara ibañez
dugunafolkloretaldea a bildua yahoo.es
As, Abe 12, 13:10:36, CET 2006
Kaixo guztioi,
Duguna dantza taldetik idazten dizuet.
Aurreko udan Oporton nazioarteko jaialdi batean turkiar dantza talde batekin egin genuen topo. Aurten Euskal Herriko dantza talde bat eraman nahi dute Zonguldak hirian ospatuko duten jaialdira. Gu ez gara joango, beraz, beste talderen batek interesa badu jaialdiko antolatzaileekin harremanetan jar dezakegu.
Esan bezala jaialdia Zonguldak hirian (Turkiar kostaldean) ospatuko da 2007ko uztailaren 21etik 28a bitarte.
Taldearen partaide kopurua 30-35 izan beharko du.
Antolakuntza ostatuaz, janariaz eta jaialdiaren egunetan egin beharreko desplazamenduez arduratuko da.
Dantza taldeak Zonguldakerainoko bidaia ordaindu beharko du.
Norbaitek interesa badu nirekin harremanetan jar dadila dugunafolkloretaldea a bildua yahoo.es helbidean
Ongi izan!
Ainara Ibañez
Duguna Folklore Taldea
www.duguna.org
______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20061212/ce2bfa8e/attachment.htm
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago