[dantzan] Multiplicidad. Formas de Silencio y Vacío
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Or, Abe 15, 12:52:56, CET 2006
Espainiako Konpainia Nazionalak Iruñeko Baluarten dantzatuko du gaur eta
bihar. Nacho Duatok zuzendutako taldeak Johan S. Bach-en musikan
oinarritutako "Multiplicidad. Formas de Silencio y Vacío" lana eskainiko
du. Pertsonalki dantza ikuskizun ikaragarria iruditzen zait.
Zirraragarria. Maisu lan bat artista bikainek gauzatutakoa. Dantza
ikusiz har daitekeen gozamen handienetakoa eskaintzen du ikuskizun
horrek nire ustez. Multiplicidad zatia iruditzen zait niri gozagarriena.
Baina emanaldi osoak du indarra. Eta pentsatzen dut beste askoren ustez
ere hala dela. 1999an sortu zuen lan hau Duatok, Alemaniako Weima
hiriaren enkarguz, eta harrezkero mundu osoko antzokiek eskatzen diote
lan hori bertara eramateko.
Sarrerak ez dira merkeak 30, 24 eta 20 euro. Baina egunotan inguruko
gazte mordoska bat ikusten dut Mayumanak Bilbon eskainiko dituen
emanaldietarako sarrerak erosten, eta horrek ere antzeko prezioak ditu.
14 emanaldi egingo ditu Mayumanak Bilbon, 33 eta 15 euro bitarteko
15.000 sarrera inguru dira horiek, eta ziur aski gehienak salduko dira.
Beraz, argi dago gauza batzuk ez zaizkigula hain garestiak iruditzen.
Iaz Donostian ikusi nuen Mayumana eta argi eta garbi esango dut iruditu
zitzaidan: kaka komertziala, show erabat hutsal eta efektista.
Baina itzul nadin hasierara, dantza emanaldi bat gomendatzen hasi eta
desbideratu egin bainaiz. Oraindik badaude sarrerak gaur eta bihar
Baluarten ikusiko den emanaldirako eta aprobetxatu aukera. Nire uste
apalean 2006 osoan Euskal Herrian ikusi ahal izango den dantza ikusgarri
interesgarrienetakoa da.
oier.
Nacho Duato bailará hoy y mañana en Baluarte
Presenta la obra 'Multiplicidad. Formas de Silencio y Vacío' , inspirada
en Johan S. Bach. Todavía quedan algunas entradas para las dos funciones
de la CND (20.00 horas) al precio de 30, 24 y 20 euros
http://www.dantzan.com/hemeroteka/nacho-duato-bailara-hoy-y-manana-en-baluarte
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago