[dantzan] Arte eszenikoen eskola
Oier Araolaza
oier a bildua dantzan.com
Or, Ots 17, 10:21:12, CET 2006
Gaurko Berriak dio: "Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala
sortzeko urratsak egiteko eskatu diote sektoreko profesionalek Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari." Artikuluan esaten denez hainbat
gidoilarik, aktorek, elkartek, erakundek eta enpresak sortutako
plataformaren ordezkaritza batek eraman zion eskaera Jaurlaritzari.
Orain egoera eta beharrak zehazteko txosten batzuk egitekotan geratu dira.
http://tinyurl.com/cra3b
Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta non
gaude dantzariak? Geldi, gure etxera ate joka noiz etorriko diren zain.
Baina isilik dagoenaren berririk ez du inork jakiten. Eta Malerrekan
esan ohi duten bezala: mihi gabeko joarea, erdoilak jan.
oier.
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago