[dantzan] Arte eszenikoen eskola
aritz.i a bildua euskalerria.org
aritz.i a bildua euskalerria.org
Or, Ots 17, 13:44:13, CET 2006
Iep,
Ni biltzeko, eztabaidatzeko, deitzeko,... prest. Hasieran kontu hauetaz
jabetu eta ikasteko eta gero ba ez dakit, ahal dudanerako.
Ez dago honen inguruko kezkarik duen beste inor?
>Dantza ikasketa arautuak egin ahal izateko eskola. Dantza irakasleek
>titulua eskuratzeko aukera.
>
>Adibide bat. Azken aldian han eta hemen entzun-irakurriko zenuten Euskal
>Curriculumaren berri. Oinarrizko hezkuntza osatzen duen ikasleak izan
>beharko lituzkeen ezagutza eta edukiak zehaztea da Euskal Curriculumaren
>helburua. Joan den udan dantzari zegokion atala lantzeko presazko
>enkargua iritsi zitzaidan. Oinarrizko ikasketak bukatzen dituen gazteak
>dantzari buruz zer jakin behar duen zehaztu behar zen. Baina dantza ez
>da ikasgai hezkuntza orokorrean. Musika ikasgaiaren barruko atal bat da.
>Euskal Curriculumean alde horretatik aurrerapauso txiki bat eman da, eta
>atalak Musika eta Dantza du izena. Ondorioz, musika irakasleekin
>koordinatuta osatu genuen proposamena. Bakoitzak bestearen lana
>errespatu zuen eta dena ondo. Baina, kafe orduan lan horren ondorioetaz
>hizketan ari ginela eztabaida izan genuen. Ni ezkor ageri nintzen
>dantzari zegokion atalaz. Edukiak proposatuko ditugu. Baina nork
>irakatsiko ditu? Gaur egun ez dago dantza irakaslerik eskoletan. Izan
>ere ez dago hezkuntza orokorrera begiratutako dantza irakasle
>titulaziorik. Hemen ez behintzat. Beraz, musika irakaslearen esku
>geratuko da lan hori. Alegia, orain arte bezala. Lankide nuen musika
>irakasleak konbentzitu nahi ninduen kurrikulumean zehaztutako tresna
>horiekin musika irakasleek lan ederra egin ahal izango dutela. Eta ea ez
>ote nintzen fio musika irakasleetaz. Eta nire galdera: Zer pentsatuko
>lukete musika irakasleek, musikaren irakaskuntza dantzarion esku balego?
>Gainera, dantzaren irakaskuntza musika irakasleen eskuetan uzteak,
>irakaspenei buruzko zalantzak eragiteaz gain, inoiz dantza irakasleak
>egon ahal izateko bideak ixten dituela uste dut. Eta dantza irakasle
>profesionaleak egotea mesede handia egingo lioke gure alorrari:
>irakaskuntza sistemak hobetu, material didaktikoak prestatu, ikerketa
>alorrak zabaldu, lan-baldintzak duintzeko urratsak eman eta beste
>hamaika beharretan bidea egiteko lagungarri izango litzateke.
>Kataluinian badago unibertsitatean, majisteritza bat dantzan
>espezializatutakoa, eta gainera, dantza tradizionala duena helburu
>nagusi. Hemen ez dugu horrelakorik. Eta benetan interesgarria
litzatekeela.
>
>Beste adibide bat. Gero eta Musika Eskola gehiagotan irakasten da dantza
>tradizionala. Musika Eskolen legeak jasotzen du erro tradizionaleko
>ikasgaiak eskain daitezkeela: txistua, trikitixa, gaita, alboka,... eta
>dantza tradizionala. Bide horretatik hainbat Musika Eskoletan dantza
>tradizionala ikas daiteke gaur egun. Baina nor da irakasle? Zein
>titulazio aurkez dezake irakasle batek Musika Eskola batean jarduteko?
>Ez dago titulaziorik. Eta beharrezkoa da. Datozen urteotan bide hori
>oraindik gehiago zabaltzen joango baita eta funtsezkoa da dantza
>irakasleen titulazio bat sortzea. Orain 8-9 urte, Eusko Jaurlaritzak
>dantzaren alorreko lan-talde batzuk bildu zituen eta galdetu zuen
>zeintzuk ziren dantzaren behar nagusienak. Dantza tradizionaleko
>lantaldean proposamen garbi eta zehatz bat egin genuen: dantza irakasle
>titulazioa sortu eta habilitazio ikastaroak martxan jarri. Kultura
>sailak begi onez ikusi zuen, baina Hezkuntza sailari zegokiola eta hara
>bideratu zuen. Gaurdaino. Izan ere, dantza alorretik ez dugu gaitasunik
>izan gure artean antolatu eta presioa egiteko.
>
>Zeinek eskatu horretan dago gakoa. Ez gara inor. Bakoitza gure kasa
>gabiltza, bakoitzak gure proiektu propioa aurrera ateratzen saiatzera
>mugatzen gara, eta hor konpon marianton. Nola sinplea da. Deitu, bildu,
>azaldu, itxoin, eta berriz hasi, deitu, bildu, azaldu....
>
>oier.
>
>
>
>
>aritz.i a bildua euskalerria.org-ek idatzi du:
>
>>Iep,
>>
>>Zer eskatu? nola eskatu? Zeinek eskatu?
>>Erabateko ezjakintasunetik ari naiz.
>>
>>Aritz
>>
>>
>>
>>>Gaurko Berriak dio: "Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala
>>>sortzeko urratsak egiteko eskatu diote sektoreko profesionalek Eusko
>>>Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari." Artikuluan esaten denez hainbat
>>>gidoilarik, aktorek, elkartek, erakundek eta enpresak sortutako
>>>plataformaren ordezkaritza batek eraman zion eskaera Jaurlaritzari.
>>>Orain egoera eta beharrak zehazteko txosten batzuk egitekotan geratu
dira.
>>>http://tinyurl.com/cra3b
>>>
>>>Argi dagoena da hemen mugitzen ez denak ez duela ezer lortzen. Eta non
>>>gaude dantzariak? Geldi, gure etxera ate joka noiz etorriko diren zain.
>>>Baina isilik dagoenaren berririk ez du inork jakiten. Eta Malerrekan
>>>esan ohi duten bezala: mihi gabeko joarea, erdoilak jan.
>>>
>>>oier.
>>>
>>>
>>>_______________________________________________
>>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>>
>>>
>>>
>>>
>>_________________________________________________________
>>Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>>_________________________________________________________________________
__________________
>>Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>>
>>
>>------------------------------------------------------------------------
>>
>>_______________________________________________
>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>
>
>
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago