[dantzan] Jaurlaritzaren diru-laguntza batzuk
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Aza 2, 10:41:01, CET 2006
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak ematen dituen diru-laguntzen arteko
sorta baten iragarpena agertu da gaur boletinean (EHAA-BOVP).
Diru-laguntza poltsa nahiko irekia da, aldizkari batzuk, abesbatzen
emanaldiak edota dantzaren inguruko ekimenak jasotzen dituena besteak
beste. Dantzari dagokionez honako hauek ageri dira:
- Asociación Algara-Bat Dantza Taldea Hungariako "Probintzien Arteko"
Nazioarteko V. Jaialdian parte-hartzea. 1.959,00 Euro
- Asociación Puertas Abiertas "La Fundición" aretoko 2006ko dantza
denboraldia. 31.438,00 Euro
- Ibarla-Meaka Dantza Taldea Argentinako Mendoza hiriko "Denak Bat"
Euskal Etxea sortu zeneko 50. urteurrena dela-eta, euskal dantzen
emanaldiak bertoko hirian eta baita herrialde bereko beste hirietan ere
(San Juanen, Mar del Platan, eta abarretan). 13.558,00 Euro
- Euskal Dantzarien Biltzarra Euskal folklorea eta dantza tradizionala
garatzeko 2006ko programa: 1.– EDBren barneko koordinazioa eta
antolakuntza. 2.– Euskal folklore tradizionalari buruzko ikerketak:
2.1.– Mahai inguruak eta hitzaldiak. 2.2.– Dantza-grabaketak eta horien
digitalizazio-lanak. 2.3.– "Dantzariak" aldizkaria berreskuratzeko
lan-taldeak eta koordinazioa. 3.– Formakuntza eta dantza-ikastaro
irekiak (5). 4.– "Euskal Herriko Dantzari Eguna"ren antolaketa. 5.–
Euskal folklore tradizionala gizarteratzea: 5.1.– "Folklorea Euskal
Herrian" bildumaren barnean, dantza tradizionalei buruzko 5 DVD
argitaratzea. 5.2.– Web-orrialdea
gaurkotzea. 5.3.– "Dantzariak" aldizkariaren argitalpena (zenbaki bat).
5.4.– Dantza tradizionalak hezkuntza alorrean sustatzeko asmoz,
gida-praktiko elebidun baten argitalpena. 6.– EDBren ekimen eta
dinamikaren sustapena. 22.509,00 Euro
Hemen boletina (PDFa da)
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20061102&a=200605429
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago