[dantzan] Joseba Tapia folklorismoaz
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Aza 15, 12:08:34, CET 2006
Berrian elkarrizketatu dute gaur Joseba Tapia. Folklorismoaz galdetu dio
kazetariak eta hona erantzuna:
*Zer arrisku ikusten diozu folklorismoari?*
Ez zait batere gustatzen, iruditzen zait sinbolismo turistiko antzu eta
atzerakoia dela. Ikusten dudanean euskalduntasuna dantzari batekin
ordezkatua iruditzen zait gezurra dela hori, ez da existitzen gaur egun,
ni erromerietan ibiltzen naiz eta badakit baserri mundua ez dela horrela
janzten eta jendea ez dela horrela dantzatzen. Irudi interestua da, ez
errealitateari lotua. Uste dut kaltegarria dela, ez garenaren irudia
ematen dugu: euskaldunok indartsuak eta jatorrak gara, ez gara saltsetan
sartzen, edo bestela odolzaleak gara... ez, ez, ez, beste jendea
bezalakoak gara, beste gizarteetan pasatzen zaiena pasatzen zaigu guri
ere. Folklorismoa ez da batere konstruktiboa, ez da batere solidarioa,
diferentzia bilatu nahi du artifizialki eta trikitiak arrisku galanta
dauka, nik ez dut hortik jo nahi.
«Bakarka beste konpromiso bat dago letrarekin, ideologiarekin, kantuarekin»
Joseba Tapia, trikitilaria
Berria, Ainara Gorostitzu, 2006-11-15
http://www.dantzan.com/hemeroteka/joseba-tapiari-elkarrizketa-berrian
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago