[dantzan] Bi webgune berri
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Or, Aza 17, 15:09:54, CET 2006
Azken egunotan bi dantza talderen webgune berrien jakinarazpenak iritsi
zaizkigu dantzan.com-era. Normalean loturen direktorioan sartzen ditugu
helbide horiek. Loturen direktorio hori DMOZ izeneko nazioarteko
direktorio handi bat da, bolondresen artean osatzen dena, eta horren
truke edozein webgunetan, kasu honetan dantzan.com-en ere, integratu
daitekeena. Dantzan.com-etik arduratzen gara DMOZ horren dantzako
atalaren eguneraketa lanaz, eta atal horixe bera da dantzan.com-eko
webgunean aurki daitekeena. Googlek berak ere erabiltzen du DMOZ tresna
bere emaitzak osatzeko. Azken hilabetean arazoak dituzte DMOZ-en
zerbitzari nagusian eta ondorioz, bi helbide berri horiek ezin izan
ditugu oraindik bertan txertatu. Ea lehenbaitlehen konpontzen den
arazoa. Bitartean hemen dituzue bi loturak:
Erreka-ortu dantza taldea
http://errekaortu.webcindario.com/
Alurr dantza taldea
http://www.alurr.com/
DMOZ - Open Directory Project
http://dmoz.org/
dantzan.com loturak
http://www.dantzan.com/loturak
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago