[dantzan] Patrick Queheille Berrian
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Al, Aza 20, 09:50:09, CET 2006
Patrick Queheille "Kanpo" Barkoxeko dantza maisu eta "Aitzina Pika"
ikusgarriako zuzendariari egindako elkarrizketa argitaratuz en atzo
Berrian. Zuberoako kultura emariaz, euskaraz, dantzaz eta beste hainbat
kontutaz hitzegiten du elkarrizketan. Hegoaldetik Zuberoako nola hartzen
den galdetuta hona zer erantzun duen Kanpok: "Bada bi edo hiru kasu
ezberdin. Bada Hegoaldean gure kultura ezagutzen duena, eta guk baino
hobeki ezagutzen duenik ere. Badira dantza talde aunitz hegoaldean gure
dantzak guk bezain ontsa ematen dituztenak. Baina badira deus ezagutzen
ez dutenak ere; kuriositatez begiratzen dutenak. Hemen ibiltzen direnek
so egiten dute, baina ez dira sartzen. Beharbada gure batik, ez
baitakigu ontsa esplikatzen. Maskarada baten erranahia, adibidez, usu ez
dute konprenitzen. Nihaur kexatzen naiz ikusten dudalarik jendea
barrikada batean edari bila joaten ikustean, barrikada hori hautsia izan
baino lehen. Guk dugu esplikatu behar."
«Hizkuntzaren kontzientzia hartzea dakar kultur munduan sartzeak»
Patrick Queheille 'Aitzina Pika' ikuskizunaren zuzendaria
Dantzaz hausnartu du 'Aitzina Pika' ikuskizunean, eta maskaradez eta
euskaraz, oro har kulturaz, elkarrizketa honetan
Berria, Joane Etxebarria, Maule, 2006-11-19
http://www.dantzan.com/hemeroteka/hizkuntzaren-kontzientzia
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago