[dantzan] Mairuen festak eta Mahoma
Oier Araolaza
oier a bildua dantzan.com
Al, Urr 2, 15:37:18, CEST 2006
Aritzek:
> Euskal Herrian ere baditugu mairuak protagonistatzat dituzten jai
> ezberdinak, Antzuolako mairuaren alardea kasu (ziur gehiago egonen direla,
> barka nire ezjakintasuna).
Urbeltzek "Dantzak" liburuan mairu eta kristauen jaiei buruz atal bat
du, eta bertan ere Antzuola aipatzen du gaur egungo adibide bakartzat.
Hala ere Morisca-k luzaroan oso dantza ezagunak izan direla dio, eta
Euskal Herrian ere horrelako dantzei buruzko datu historiko batzuk
aipatzen ditu. Besteak beste Irun, Lesaka, Zugarramurdi, Larresoro eta
Ondarroa aipatzen ditu. Adibidez, Larresoron 1730ean mairu-dantza egin
zenaren datua Aita Donostiak jaso zuela dio, eta Lesakan berriz San Joan
jaietan mairu eta kristauen arteko jaiak egiten zirela XVII eta XVIII.
mendeetan.
Bestalde, Cortes-en 1914 eta 1915ean egindako mairu eta kristauen
paloteado baten berri eman zuen Jose Maria Jimeno Juriok. Zuberoako
pastoraletan berriz, jokalarien taldeak kristauak eta turkoak izaten
dira, eta kristauak gertatzen dira beti garaile. Akaso txandaka
irabazten hasi beharko dira hemendik aurrera?
> Guganaino helduko al dira mairu eta kristauen arteko gerra moderno
hauen ondorioak?
Iruditzen zait zerbait polita gertatzen ari dela. Mairuen inguruko
folklorea ikuspegi historikotik haratago doa, eta gure inguruan mairu
kontzeptuaren erabilerak zerikusi gutxi izan du benetako mairuekin. Ez
dirudi han eta hemengo mendietan ditugun mairu-baratzeak (kromlechak)
eta moru-mendiak ere VIII. mendetik XV. mendera Espainian bizi izan
ziren mairuekin zerikusirik dutenik. Izan ere, mairuen inguruko
folklorea mairuek inoiz konkistatu ez zituzten lurretan ere aurki
daiteke (Ingalaterrako morris dantzariak horixe baitira,
mairu-dantzariak). Baina orain, benetako mairuak etortzen ari dira, eta
gure bizilagun ditugu. Beraz, hor nahaste kuriosoa gertatzen ari da.
Kasu askotan ez baitu zerikusirik batak bestearekin, baina izendapen
berak eta tradizio historikoak lotura dagoen ustea hedatzen du.
oier.
aritz a bildua dantzan.com-ek idatzi du:
> Kaixo denoi,
>
> Kalapita ederra sortu da azkenaldian kristauen eta musulmandarren artean,
> Mahomaren karikaturak direla-eta, aita-saintuaren adierazpenak
> direla-eta,... Asaldatuta omen daude musulmanak.
>
> Haserre horrek eraginak izan ditu dagoeneko kultur munduan ere. Aurrekoan
> irakurri nuen Mozart-en "Idomeneo" opera erretiratu dutela Berlingo
> Deustche Opera-tik, Mahomari irain egiten diolakoan, eta badaezpada.
>
> Gugandik gertuago egon daitezkeen kasuak ere badira (geografikoki eta
> kultur alorrari doakionez). Valentzia aldean famatuak dira mairu eta
> kristauen arteko borrokak gogoratzen dituzten jaiak. Eta hauetan ere hasi
> dira aldaketak egiten errespetuz edo auskalo.
>
> El Pais-ek gaur argitaratu du:
>
> http://www.elpais.es/articulo/espana/Pueblos/valencianos/suprimen/fiestas/actos/ofensivos/Mahoma/elpporesp/20061002elpepinac_10/Tes/
>
> Euskal Herrian ere baditugu mairuak protagonistatzat dituzten jai
> ezberdinak, Antzuolako mairuaren alardea kasu (ziur gehiago egonen direla,
> barka nire ezjakintasuna).
>
> Guganaino helduko al dira mairu eta kristauen arteko gerra moderno hauen
> ondorioak?
>
> (Portzierto, baten batek ba al daki musulmanek ba ote duten kristauak
> protagonistatzat hartzen dituzten jairik?)
>
> Aritz
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago