[dantzan] Kulturaren Euskal Plana

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Urr 3, 09:30:33, CEST 2006



Miren Azkarate kultura sailburuak erantzun die gaur El Correo-ko 
orrietan argitaratu den artikulu baten bidez egunkari horrek Kulturaren 
Planaren inguruan jaurtitako kritika gogorrei. Egindako lanak eta 
gauzatutako egitasmoen zerrenda moduko bat egiten du, eta El Correo-ri 
leporatzen dio informazio partziala eta kritika itsua egin izan, eta 
biharamunean Jaurlaritzak eskaini behar zituen argibideak ez itxaron 
nahi izana.

Dantzari dagokionez, Azkaratek dio El Correok ez zuela jakitera eman 
dagoeneko hiru diru-laguntza daudela dantzari buruzkoak.

Plan Vasco de Cultura: 'E la nave va'
Miren Azkarate Villar / Consejera de cultura del Gobierno Vasco
El Correo,  2006/10/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/plan-vasco-de-cultura-e-la-nave-va



> **dantzan.com-ek idatzi du:
>   
>> Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Kulturaren Euskal Plana zertan den 
>> aztertuz erreportajea argitaratu du asteburuan El Correok. Balorazio oso 
>> txarra egiten du oro har planaz, egokitasunaz zalantza egiteaz gain 
>> aurreikusitako urratsetatik apenas ematen ari baitira. Dantzari buruzko 
>> parrafoa argigarria da oso:
>>
>> "Asfixiado por la falta de centros de enseñanza públicos (sólo hay uno 
>> en Vitoria), el sector de la danza ve con desesperanza cómo pasó el año 
>> 2005 sin que se supiera nada acerca de la posibilidad de constituir 
>> centros coreográficos en cada territorio; es escéptico ante la intención 
>> de estudiar la creación de una compañía joven (prevista para 2006/7) por 
>> la falta de bailarines, obligados a emigrar para labrarse un futuro; y 
>> cree que la promesa de formar un circuito estable es demasiado etérea. 
>> En definitiva, la danza lleva años abandonada por los poderes públicos y 
>> los escasos profesionales que quedan no ven la salida del túnel. Desde 
>> luego, no la ven en el PVC."
>>
>> (PVC hori Plan Vasco de la Cultura" da eta ez leihoetan jartzen den 
>> materiala.)
>>
>> Jaurlaritzara bertara hotsegin dute artikuluaren egileek iritzia 
>> galdetzeko, eta bertan erantzun dutenez gaurko, astelehenerako, 
>> prentsaurrekoa deituta du kultura sailak planaren nondik norakoak eta 
>> emandako urratsak agertzeko, eta ondorioz ez dute bestelako erantzunik 
>> eman nahi izan. Beraz, biharko prentsan ikusi beharko da zertan diren 
>> gauzak Kultura sailaren esanetan.
>>
>> Una nave a la deriva
>> El ambicioso Plan Vasco de la Cultura del Gobierno Ibarretxe hace aguas 
>> a los dos años, lastrado por los retrasos y la falta de recursos
>> El Correo, César Coca, Enrique Portocarrero,  2006/09/24
>> http://www.dantzan.com/hemeroteka/una-nave-a-la-deriva
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>
>>   
>>     
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
>   




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago