[dantzan] Dantza eskoletan bideo sorta (Katalunia)

aritz a bildua dantzan.com aritz a bildua dantzan.com
Or, Urr 6, 10:30:38, CEST 2006


Benetan da interesgarria Youtubek, eta orokorren internetek edozein
alorrari buruzko informazioa pilatzeko ematen duen aukera (dantzan.com
horren erakusgarri). Dagoen materiala nahiko mugatua den arren, Oierrek
atzo topatutako perlen gisakoak topa ditzakegu eta horrek gauzak
birplanteatzeko edo irakurri duguna zuzenean ikusteko aukera ematen digu
gure gelatik atera gabe. Luxua.

Bastonersena-eta ere oso interesgarria da (agian niretzat nafarra
naizelako) erriberako paloteadoekin antzekotasun handiak dituztelako. Zuek
ere Youtuben bilatzera animatu nahi zaituztet eta aurkikuntzak hemen
gainontzekoekin partekatzera.

Asteburu on!

Aritz



> YouTube bideoak sareratu eta konpartitzeko sisteman egunetik egunera
> bideo gehiago dago, tartean dantzakoak ere bai. Gaur, Aritz-ek bere
> bookmarks publikoetan (del.icio.us) apuntatu duen bastonersen
> (kataluinako paloteadoreak) bideo bati jarraituz bideo sorta nahiko
> zabal batekin topo egin dut. Orain urte batzuk Katalunian eskoletan
> dantza sartzeko emandako ikastaro batzuen ondorio direla dirudi.
> Gimnasio, ikasgela edo eskolako patioetan irakasle eta ikasleei
> grabatutako bideoak dira. Kataluniako hainbat dantza tradizional daude
> eta Europako zenbait herrialdetako dantza ezagunak ere bai. Azken
> urteotan Euskal Herrian Patxi Perez, Agnes Perez zein Jokin Otamendik
> (Tapia eta Leturiarekin) gidatutako erromerietan ezagutzera eman diren
> Contradansa edo Gay Gordon Progressive (Borobila), Courante edo la
> Xanpanya, eta beste zenbait aurki daitezke bertan. Gauza kuriosoak ere
> bai, adibidez, El Ball de San Ferriol ikusten baduzue orain hilabete
> batzuk hemen aipatu genuen kidetasun bat etorriko zaizue gogora. Izan
> ere, El Ball de San Ferriol horretan guk hemen Oriako Sorgin-dantzarako
> erabiltzen dugun doinu pusketa berdintsu bat darabilte, eta bikoteka
> egiten dituzten mugimenduek ere antz handia dute batzutan. Beste dantza
> interesgarri bat Joan Petit da, eta izenak berak adierazten duen bezala
> Jean Petit qui danse (edo hemen jarri izan zaizkion milaka izen
> horietako bat Xanpatrike, Sanpetit, e.a.) dantzaren kide katalana izan
> daiteke, dantzaren egitura oso antzekoa baita.
>
> Eskolarako dantzen bideo sorta YouTuben
> http://www.youtube.com/profile_videos?user=asegura7&page=1
>
> Joan Petit
> http://www.youtube.com/watch?v=AywrL3n3eAk
>
> Contradansa (Gay Gordon progressive)
> http://www.youtube.com/watch?v=cdGFByL17O0
>
> La Xanapanya (Courante)
> http://www.youtube.com/watch?v=DEAu26ZDGxs
>
> El Ball de San Ferriol
> http://www.youtube.com/watch?v=Mwsn9gMmkEo
>
> Eibarren gutxienez 10 urte generaman "Israelgo dantza" edo "Danza
> israeli" izeneko dantza bat inauterietan egiten, eta gaur jakin dut zein
> duen benetako izena: Tzadik katamar.
>
> oier.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago