[dantzan] Dantza eskoletan bideo sorta (Katalunia)
Maialen Araolaza
maraolaza a bildua gmail.com
Or, Urr 6, 10:40:01, CEST 2006
Bai... ia ordubete daramat youtuben bilaketak egiten...
Zelako zoramena!!
ondo ibili, gutxi gastau eta bueltak amari
On 06/10/06, aritz a bildua dantzan.com <aritz a bildua dantzan.com> wrote:
>
> Benetan da interesgarria Youtubek, eta orokorren internetek edozein
> alorrari buruzko informazioa pilatzeko ematen duen aukera (dantzan.com
> horren erakusgarri). Dagoen materiala nahiko mugatua den arren, Oierrek
> atzo topatutako perlen gisakoak topa ditzakegu eta horrek gauzak
> birplanteatzeko edo irakurri duguna zuzenean ikusteko aukera ematen digu
> gure gelatik atera gabe. Luxua.
>
> Bastonersena-eta ere oso interesgarria da (agian niretzat nafarra
> naizelako) erriberako paloteadoekin antzekotasun handiak dituztelako. Zuek
> ere Youtuben bilatzera animatu nahi zaituztet eta aurkikuntzak hemen
> gainontzekoekin partekatzera.
>
> Asteburu on!
>
> Aritz
>
>
>
> > YouTube bideoak sareratu eta konpartitzeko sisteman egunetik egunera
> > bideo gehiago dago, tartean dantzakoak ere bai. Gaur, Aritz-ek bere
> > bookmarks publikoetan (del.icio.us) apuntatu duen bastonersen
> > (kataluinako paloteadoreak) bideo bati jarraituz bideo sorta nahiko
> > zabal batekin topo egin dut. Orain urte batzuk Katalunian eskoletan
> > dantza sartzeko emandako ikastaro batzuen ondorio direla dirudi.
> > Gimnasio, ikasgela edo eskolako patioetan irakasle eta ikasleei
> > grabatutako bideoak dira. Kataluniako hainbat dantza tradizional daude
> > eta Europako zenbait herrialdetako dantza ezagunak ere bai. Azken
> > urteotan Euskal Herrian Patxi Perez, Agnes Perez zein Jokin Otamendik
> > (Tapia eta Leturiarekin) gidatutako erromerietan ezagutzera eman diren
> > Contradansa edo Gay Gordon Progressive (Borobila), Courante edo la
> > Xanpanya, eta beste zenbait aurki daitezke bertan. Gauza kuriosoak ere
> > bai, adibidez, El Ball de San Ferriol ikusten baduzue orain hilabete
> > batzuk hemen aipatu genuen kidetasun bat etorriko zaizue gogora. Izan
> > ere, El Ball de San Ferriol horretan guk hemen Oriako Sorgin-dantzarako
> > erabiltzen dugun doinu pusketa berdintsu bat darabilte, eta bikoteka
> > egiten dituzten mugimenduek ere antz handia dute batzutan. Beste dantza
> > interesgarri bat Joan Petit da, eta izenak berak adierazten duen bezala
> > Jean Petit qui danse (edo hemen jarri izan zaizkion milaka izen
> > horietako bat Xanpatrike, Sanpetit, e.a.) dantzaren kide katalana izan
> > daiteke, dantzaren egitura oso antzekoa baita.
> >
> > Eskolarako dantzen bideo sorta YouTuben
> > http://www.youtube.com/profile_videos?user=asegura7&page=1
> >
> > Joan Petit
> > http://www.youtube.com/watch?v=AywrL3n3eAk
> >
> > Contradansa (Gay Gordon progressive)
> > http://www.youtube.com/watch?v=cdGFByL17O0
> >
> > La Xanapanya (Courante)
> > http://www.youtube.com/watch?v=DEAu26ZDGxs
> >
> > El Ball de San Ferriol
> > http://www.youtube.com/watch?v=Mwsn9gMmkEo
> >
> > Eibarren gutxienez 10 urte generaman "Israelgo dantza" edo "Danza
> > israeli" izeneko dantza bat inauterietan egiten, eta gaur jakin dut zein
> > duen benetako izena: Tzadik katamar.
> >
> > oier.
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> > dantzan-leave a bildua postaria.com
> >
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>
--
Maialen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20061006/62e6218b/attachment.htm
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago