[dantzan] Tuterako dantza taldea Japoniara

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
As, Urr 10, 10:11:43, CEST 2006


Gaurko Diario de Noticias-ek dakar albistea. Tuterako dantza taldeak 
Japoniako Yamaguchi hiriko folklore jaialdii batean parte hartuko du. 
Azaroaren 11an eskainiko dute emanaldia eta Txina, Korea, Mongolia eta 
Hawaiko taldeekin batera arituko da. Albistean esaten denez Japoniako 
jaialdi handiena da honako hau eta 10 egunez era guztietako 100 
emanalditik gora izaten dira bertan: abesbatzak, orkestrak, antzerkia, 
dantza eta abar. Urtero Japoniako hiri batean egiten da jaialdia, eta 
aurten Yamaguchin izango da. Yamaguchi hiri japoniarra Iruñearekin 
anaituta dago eta horregatik iritsi da gonbidapena. Nafarroako Gobernuak 
hautatu omen du Tuterako dantza taldea jaialdi horretara joateko.

El grupo de danzas de Tudela representará a Navarra en el Festival 
Cultural de Yamaguchi
Actuará el 11 de noviembre como invitado junto a china ,corea , Mongolia 
yHawai. El Gobierno foral eligió a esta formación, que ve en la 
designación "un reconocimiento a tantos años de trabajo"
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-grupo-de-danzas-de-tudela-a-yamaguchi







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago