[dantzan] Dantza eta literatura

lasartiko a bildua euskalerria.org lasartiko a bildua euskalerria.org
As, Urr 10, 11:56:32, CEST 2006


Que fuerte!!!
Oierrek idatzitakoa irakurrita, webgune hori bisitatu beharra ezinbestekoa
zitzaidan...... eta ez dakit barre edo negar egin.
Dena den axuri beltza aulki dantza batekin nahastearena ez da horren
arraroa. Nafarroako dantzei buruzko bi liburuxka badaude (orain ez ditut
eskura eta duela urte batzuk argitaratu ziren, bertan "Artzai"-ren
marrazkiak azaltzen zirelarik) eta horietako batean Etxarri-Larraunen
dantzatzen zen aulki dantza bati buruz aritzen da, kantu horrekin
dantzatzen zela esaten duelarik. badakit dantza hori existitzen zela
(zoritxarrez beste hainbat dantzekin batera desagertu da...), baina kantu
horrekin zenik sinistea zaila egiten zait.
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago