[dantzan] San Faustoak
Juan antonio Aroma Lejarreta
juananaroma a bildua hotmail.com
As, Urr 10, 16:10:12, CEST 2006
Hil honen 13an, Durangon San Fausto eguna ospatzen da eta eguerdiko
12,30etan, udaletxeko plaza aurrean, ARTOPILA (bertako gozoki bat da)
banaketa egiten da. Horren aurretik hiriko aurreskua egiten da eta
artopilak banatu ondoren, herriko Kriskitin dantza taldearen saioa egiten da
urtero.
Dantzari dantzako zenbait
dantza eskaintzen dituzte, horien artean, 1999. urtean berreskuratu eben
PLATILLU SOINUA. Musika, Aita Donosti eta Marcos de Alcorta
durangarrengandik heldu jaku, baina dantza bersortua da, Iñaki Irigoienen
laguntzarekin. Dantzari dantzaren ostean, Durangoko beste dantza bi,
GORULARIA eta DOMINGILLOA, Ijurretako dantza taldeak kaleratu eta hainbat
urtetan dantzatzen dittuena. Eta ERREGELAK, dantza honek be, Durangon
badauka berezitasun bat, Humboldtek berak bere idazkietan azaltzen dauzkuna.
Humboldtek 1801. urtean bisitatu eban Durango eta bertan ikusi dantzak.
Amaitzeko, Bilboko dultzaineroekin LARRAIN DANTZA herri guztiarentzat. Gure
eskualdean ez bait dogu ahazten, nafarroako erreinuaren zati izen ginena.
_________________________________________________________________
¿Estás pensando en cambiar de coche? Todas los modelos de serie y extras en
MSN Motor. http://motor.msn.es/researchcentre/
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago