[dantzan] Soka-dantza ETBko Postdata saioan
Oier Araolaza
oier a bildua dantzan.com
Ost, Urr 11, 10:41:04, CEST 2006
Elixabete Garmendiak hotsegin zidan ETBtik. Blogaren bidez jakin zuen
soka-dantzaren inguruan egiten ari naizen lanaren berri, eta horrekin
erreportaje bat egitea gustatuko litzaiokeela Postdata saiorako. ETBko
saio txukunenetakoa da Postdata. Aurten bertan Argia saria eman diote
saio horri.
Sanmigeletan Iruran egiten den ezkonduen dantza-soka grabatzera joan
ginen. Primeran portatu ziren Irurarrak. Jon Olano eta Jesus Nazabal
dantzariek behar beste argibide eman zizkiguten, eta Irurako umeei
dantzak irakasten aritzen dena herriko alkatea bera, Marimi Ugalde dela
jakin genuen. Oraingo eta lehengo dantzariak elkarrizketatu zituen
Elixabetek.
Elixabete Garmendiak abisatu dit datorren astelehenean eskainiko dela
erreportajea Postdatan. Hona datorren asteko saioaren ordutegi eta data
zehatzak:
Postdata
Urriak 16, astelehena
- 14.20an ETB1en
- 21.10ean ETB1en
http://www.dantzan.com/blogak/oier/soka-dantza-etbko-postdata-saioan
oier.
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago