[dantzan] Lucia Lakarra, Viena, euskal konpainiak eta bekak
dantzan.com
dantzari a bildua dantzan.com
Ost, Urt 3, 13:00:03, CET 2007
Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa luzea argitaratu dute gaur El
Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako
emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa
telebistara begira jarri da. Hori baino makina bat emanaldi
interesgarriago eta hobeago egingo zituen zumaiko dantzariak, baina
telebista telebista da, eta urte berri eguneko kontzertua show mediatiko
bat.
Luciari egin dioten elkarrizketa honetatik pare bat gauza komentatu nahi
ditut. Batetik, euskal erakunde publikoen bekei buruz galdetzen dio
kazetariak, eta Lucia Lakarrak oso argi erantzuten du beka horiei esker
izan ez balitz ez litzatekeela iritsi den tokira iritsiko. Hauxe da bere
erantzuna osorik:
"- Usted comenzó con becas de la intituciones vascas. ¿Cómo valora ese
tipo de ayudas institucionales?
- Comparando con el resto de España, en el País Vasco tenemos una gran
ayuda con las becas de la Diputación o del Gobierno Vasco, sin las que
yo no hubiera podido estar donde estoy hoy en día. Porque todo eso de
irte a Madrid o al extranjero a estudiar es algo muy caro que una
familia normal no se puede permitir. Sin las becas no creo que hubiera
tenido una posibilidad de lanzarme y hacer algo en el mundo de la danza.
Pienso que es una ayuda enorme que tienen los bailarines vascos."
Luciak ikuspuntu ekonomikotik planteatzen du auzia, eta dudarik gabe oso
garrantzitsua da hori. Baina nik uste dut beka horien eragina ekonomikoa
baino gehiago dela. 14-16 urte inguruko gaztetxo batek dantzara dedikatu
behar duela etxean esateak izugarrizko ardura eta kezkak sortzen ditu
gurasoengan. Hasteko gehienek (ezta gazteak ere) ez dute argi afizio
horrekin ofizio bat egin daitekeenik. Bestetik hezkuntza sistema arrunta
albo batera utzi eta ikasketa berezietara jotzea. Eta gainera, kasu
gehienetan hori dena etxetik urruti. Beka horiek eskaintzen duten babes
ekonomikoaz gain, nire ustez konfidantza eta berme bat ere eskaintzen
dute. Hau da, gazteari beka bat emateak adierazten die gurasoei erakunde
publikoek eta dantza adituek oso modu altuan baloratzen dituztela
gazteak dantzarako izan ditzakeen dohainak, eta prest daudela bere
ikasketa prozesua ekonomikoki babestera. Gurasoa konturatzen da,
erakunde publikoak prest badaude dirua jartzeko bere seme-alabaren
formazioan zerbait berezia izango duelako dela. Ez daki etorkizunean
lanbide horretatik bizibidea eskuratu ahal izango duen, baina gutxienez
konturatu da beste gazte guztiek ikasketak laguntzarik gabe ordaindu
behar dituztenean, bere seme-alabak laguntza ekonomiko berezia duela
ikasketa horiek burutzeko, eta horrek konfidantza handia ematen die
gurasoei seme-alabaren nahia betetzen laguntzeko.
Oso bestelakoa da Luciari egindako elkarrizketa honetatik aipatu nahi
dudan bigarren kontua. Kuriosoa da elkarrizketa berari DV eta El Correon
titular desberdin nola jarri dizkioten. Correok bere ohiko lerro
ideologikoan manipulazio polita egin du: "No hay ninguna compañia vasca
que me motive" esanarazi diote Luciari. Testuan bertan begiratuz gero
hauxe da galdera-erantzuna:
"-¿Le parece esperanzadora la situación de la danza en el País Vasco?
-Teniendo en cuenta que no hay una compañía que te pueda motivar, creo
que el trabajo que se está haciendo en el País Vasco es muy bueno. Cada
vez más bailarines vascos triunfan en el mundo."
Hortik elkarrizketaren titular hori ateratzea gehitxo izan daiteke,
baina oraindik harrigarriagoa da kontua Diario Vascoren elkarrizketan,
galdera berberari jarri dioten erantzunarekin konparatzen badugu.
"- ¿Le parece esperanzadora la situación de la danza en el País Vasco
para alguien que quiera empezar en este mundo?
- No existe una compañía, que es algo que te puede motivar mucho, cuando
aspiras a entrar en ella. Pero creo que a pesar de eso el trabajo que se
está haciendo en el País Vasco es muy bueno y hay cada vez más
bailarines vascos triunfando en todo el mundo."
Beraz, ez dakigu zehatz zer esan zuen Luciak. Eta elkarrizketa bakarra
da, Ricardo Aldarondok Donostiatik egindakoa. Beraz, hortik aurrerako
guztiak kazetarien "sukaldatzeak" direla pentsatu beharko dugu. Ricardo
Aldarondok normalean DVn idazten duela kontuan hartuta, jatorrizkotik
hurbilago DVko bertsioa egon daitekeela pentsatzen dut. Hor galderak,
nire ustez, adierazi nahi du ea dantzaren munduan hasten ari den
batentzat Euskal Herriko dantzaren egoera erakargarria gerta daitekeen.
Eta Luciak erantzuten du hemen dantza konpainia bat ez egoteak ez duela
laguntzen, hori beti izaten baita motibaziorako lagungarria, bertara
sartzeko gogoa pizten baitu. Galdera-erantzuna El Correora pasatzean
galdera moztu egin dute, eta ondorioz hemengo dantza egoera Lucia berari
zer iruditzen zaion galdetuko baliote moduan geratu da. Ondorioz,
badirudi erantzunean bere buruaz ari dela, eta bertan dio ez dagoela
dantza konpainiarik hmen, eta horrek laguntzen duela motibazioan. Beraz,
manipulazio guzti horretatik El Correoren titularra: "No hay ninguna
compañia vasca que me motive". Zentzurik gabekoa nire ustez, Luciak esan
zuena izan baitzen "No existe una compañia vasca".
Hemen DVko elkarrizketa:
«Lo que más nos ilusionó fue ver la emoción de nuestras madres»
Como invitada al Concierto de Año Nuevo, el arte de Lucía Lacarra fue
disfrutado el lunes por millones de personas en todo el mundo. Ayer,
desde Munich, nos contaba la «experiencia inolvidable»
Diario Vasco, Ricardo Aldarondo, 2007-01-03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/la-emocion-de-nuestras-madres
El Correokoa ez dut hemerotekara jaso, printzipioz aurrekoaren
sukaldatzea baino ez baitzait iruditu:
http://tinyurl.com/ycdc3b
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago