[dantzan] Hernaniko XIII. Dantzari Festa

dantzan.com dantzari a bildua dantzan.com
Ast, Api 17, 09:34:41, CEST 2008


Asteburu honetan ospatuko da Hernaniko XIII. Dantzari Festa.
Larunbatean hasi eta hilaren 26rarte iraungo duen festa honek hainbat
ekitaldi izango ditu. Larunbatean Hernaniko Ttarla dantza taldeko
dantzari txikikienek herriko kaleak zeharkatuko dituzte dantzan eta
igandean, goizeko kalejiraren ondoren dantza ekitaldia izango da
Ttarla, Eskola, Trebeska, Goizaldi, Kemen, Ibarla Meaka, Korpus,
Adurtza, Laguntasuna, Ibaiega, Etxahun, Begiraleak eta Garaztarrak
dantza taldeekin. Bestalde, Hilaren 21etik 26ra hitzaldi, jantzi
erakusketa eta beste izango dira Hernanin. Besteak beste, Gero Axular
dantza taldeak "Lamien basoa" eskainiko du ostiralean, hilaren 25an,
eta larunbatean, hilaren 26an, "Sokadantza" izango da Kresalaren
eskutik.

Euskal dantzaren bilgune
Hernani Euskal Herriko 12 talde elkartuko dira asteburuan, XIII. Dantzari Festan
Berria, N. Rodriguez, Albistea, 2008/04/17
http://www.dantzan.com/hemeroteka/euskal-dantzaren-bilgune


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago