[dantzan] Inauteriak Galdakaon
Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
info a bildua andramaridantzataldea.com
Or, Ots 20, 14:10:03, CET 2009
Ihauteriak ate joka doguz Euskal Herrian eta urtero legez, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak herrian zehar Nafarroako aratuste desberdinak kaleratu gure dauz. Batetik, hilaren 20an, barikua, Erratzuko eta Iturengo Sagar-dantzak eta Goizuetako Saragi-dantza erakutsiko dauz. Arrastiko 20:30etatik hasite eta kalez kale.
Bestetik, zapatu berean, hilak 21, Altsasuko Ihauteria izango dogu ikusgarri Kurtzeko Plazatik hasita, Santi Brouard enparantzan amaituta. 20:00etatik aurrera.
Altsasun azkenez 1916. urtean ospatu zan eta Andra Marik 1976an, 60 urte geroago, altsasuarrek oroitzen zuten haritik berreskuratu zan. 1981-'82. urteetan Altsasura gonbidatu euskuen, berreskuratutako ihauteri hori bertara plazaratuz. Gazteriaren kontzientziak zirikatuko genduzelakoan.
http://www.andramaridantzataldea.com/egutegia.htm
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20090220/8bbd6425/attachment.htm>
Dantzan posta zerrendari buruzko
informazio gehiago