[dantzan] Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Eka 20, 12:02:29, CEST 2011


Mila esker denori zuen erantzun eta argibideengatik. Internetek komunikazio
azkar eta zuzena ahalbidetzen digu, eta gainera, artikulua argitaratu
ondoren ere osatzeko aukera eskaintzen digu. Karlos Irujok Erronkari herriko
ttun-ttunaren ezaugarri batzuk aipatu dizkigu dantzan.com-en bertan utzitako
erantzunean, eta Andoni Iribarren-ek Ortzadarren ikasi eta Erronkari herrian
ttun-ttuna sustatzeko egindako  lana parte hartzea indartzeko norabidearekin
egin duela azaldu digu.

Bestalde, Mintxo Garaikoetxearekin topo egin nuen larunbatean Uztaritzen,
eta konfirmatu zidan Soņuakin 1982an argitaratu zen diskan, Erronkariko
ttun-ttunaren doinuak jotzen dituena bera dela. Horrez gain, Amaia Baglieto,
Izabako Kurruskla taldearekin txistua jotzen aritzen denak jakinarazi dit
Aiko taldeak ere baduela argitaratuta Izabako ttun-ttunaren doinua eta
beraien webgunean dagoela eskura. Jexux eta Garikoitzek posta zerrendan
egindako aipamenak ere gehitu ditut artikulura.

oier.

2011/6/18 jexux Larrea <jexuxlarrea a bildua telefonica.net>

> **
>
> Eta jantziak Donostiako jostunak, Laurak, eginak dira. Hau ere  beste datu
> bat da.****
>
> ** **
>
> Jexux****
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *De:* dantzan-bounces a bildua postaria.com [mailto:dantzan-bounces a bildua postaria.com] *En
> nombre de ***Oier Araolaza
> **
> *Enviado el:* jueves, 16 de junio de 2011 17:23
> *Para:* **Dantzan zerrenda**
> *Asunto:* [dantzan] Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen****
>
> ** **
>
> San Lorentzoko danzanteen kofradiak argitaratu duen boletinean Erronkariko
> ttun-ttunaren inguruko artikulua idatzi du Fernando Hualdek. Izaba, Uztarroz
> eta Garden dantza berreskuratzeko egindako ahaleginak aipatzen ditu, eta oro
> har, Erronkariko ttun-ttunaren inguruan izan diren ekimenak jasotzen ditu.
> Baina ibilbide horretan zenbait lan garrantzitsu aipatu gabe geratu dira,
> eta lan hori osatzen saiatuko gara honekin.****
>
> Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen ****
>
> **Oier Araolaza** 2011/06/16
> http://www.dantzan.com/albisteak/erronkariko-ttun-ttunaren-historia-osatzen
> ****
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20110620/81cae8d9/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago