[eibar] Etzin

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Al, Abu 2, 19:42:01, CEST 2004


amatiņok:
> Nik neuk ez juat sekula "etzun" entzun. Beti "etzin". Neretzat "etzan"
> kanpotarra dok, giputxa.


Nere lehenengo inpresiņua be hori da (eta biharbada eibartar askona). Baina
ez dot uste gauzak hain argixak diranik. Izan be, 'etzan' da formarik
arruntena Euskal Herrixan. Euskal Herri osuan, Bizkaiko punta batetik hasi,
eta Zuberoako beste muturreraiņo. Eibarren be, ganauan ohiari,
'etzangarrixa' esaten jako. Eta antzerako formak mordotxo bat dagoz Eibarren
eta inguruko herrixetan (Bizkai osuan). 'Etzan' Bizkaiko formia be bada,
duda barik.

Izan be, uste dot giputxa 'etzin' dala. Ez giputx hutsa, baina bai Euskal
Herri erdikaldian sortutako formia. Eibar-Bergara... baina baitta Gipuzkoako
beste herri batzuk. Azkuek G markia ipintzen detsa; eta Hiztegi Batuak be,
ez detsa B formarik eransten (eta horretarako jokera haundixa dauke).
Euskararen Corpus Estatistikoan (http://www.euskaracorpusa.net/) begiratu
ezkero be, 'etzin' gehixago erabili izan da Gipuzkeraz Bizkaieraz baino.

Eta 'etzun' Bizkaiko formia da, baina ez Bizkaiko beste muturrekua, gure
ingurukua baizik: Lekeitio, Markina... Eibarko Agiņagan jaso izan dot, eta
Mogelek be badarabil.

Goiko guztia nere inpresiņo hutsak besterik ez dira. Ez dot gai hori sakon
aztertu, eta biharbada gauza askotan oker egongo naiz.


Asier



>
> ----- Mensaje Original -----
> De: "Asier Sarasua" <asarasua a bildua codesyntax.com>
> Fecha: Domingo, Agosto 1, 2004 12:01 am
> Asunto: Re: [eibar] Etzin
>
>> > Itzulpen bat egiten nago, eta behar dot jakin eibarren zelan
>> esaten dan
>> >  ETZATEA (tumbarse). ETZAN eibarren ETZIN ba da...
>> > Etzitia?
>> > Etzintzia?
>>
>>
>> ETZINTZIA.
>>
>> Dana dala, eta neretzat be 'etzin' normalagua dan arren, esango neuke
>> Eibarren 'etzan' eta 'etzun' be barra-barra erabiltzen dirala.
>>
>> Toribiok 'etzin' bakarrik, baina gaur egun beste bixak be...
>>
>> Asier
>>
>>
>>
>>






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago