[eibar] Eibartar diseinua
Julen Gabiria
julengabiria a bildua yahoo.es
As, Abe 21, 13:24:46, CET 2004
Helbide honetan, elkarrizketa kurioso bat:
http://servicios.diariovasco.com/pg040212/prensa/noticias/Gente/200402/12/DVA-GEN-273.html
Besteak beste: "En España, en cambio, no hay mucha afición al tema de los sacacorchos, y en Euskadi, tampoco. Probablemente sea porque aquí hemos sido más de porrón".
Eta gero:
"- ¿Sacacorchos vascos no hay?
- En Eibar. Hacen sacacorchos de gas, de aire..."
Beste alde batetik, Siniestro Total taldearen "¿Quiénes somos? ¿De dónde venimos? ¿A dónde vamos?" disko hirukoitzean, eskerrak emateko orduan, zerrenda luze bat agertzen da, eta tartean: "...Andrés Vignolo, Paco de Lima, jelo, Boogaloo, Carlos Tena, noserastu, Luz Divina, donette, el diseñador del sacacorchos de Eibar..."
Julen
Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com> wrote:
Gehienok ikusiko zenuten aurtengo Kutxaren egutegia, diseinuari
eskainia. Liburua ere atera dute, egutegiaren gai berarekin, biak ere
Txema Garcia Amianoren ardurapean. Liburuak dexente du "mamoneotik",
hitz zatarra barkatzen badidazue, bere lagunak sartzen baititu egileak
etengabe, eta nolanahi ere Kutxari sartutako gol bat dela esango nuke,
interes pertsonal eta korporatiboz beteriko produktu bat kaleratu
baitu.
Hala ere, beste zerbaitengatik idazten dut mezu hau. Nik banekien
Marijaia sakakortxoa (hala deitzen diot nik besoak dituen horri)
eibartarren baten asmakizuna zela, eta beti eta nonahi defenditu dut
horixe dela euskaldunok gizadiari egin diogun ekarpenik handiena; orain
jakin dut txapelaren grapagailua ere (eskuaz zapaltzeko aldean
txanpinoi moduko bat daukana) gipuzkoarra dela, aurrekoa bezala
gerraurrean asmatua, eta hura bezala Eibarren asmatua.
Historia unibertsalari egindako bigarren oparia. Ez zarete makalak gero!
X.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
---------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20041221/51c7e571/attachment.htm
Eibartarrak posta zerrendari buruzko
informazio gehiago