[eibar] Politika
Luistxo Fernandez
luistxo a bildua eibar.org
Ost, Urt 5, 09:51:21, CET 2005
Mendigreen:
>Egin dezagun sasianalistarena.
nire analisi "prepolitikoa" urtea amaitu aurretik idatzi nuen:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/262
>....PP, PSOE, PNV eta Ezker Abertzalea. Dei diezaiegun 1, 2, 3 eta 4.
Jo. Galdu naiz zure numeroekin. Nik beste bat aipatuko dut: 0
ZERO = Europako konstituzioaren erreferendumaren garrantzia kontestu honetan
Ibarretxeri dagokionez, nik uste dut plana onartuta pespektiba hobeekin
aurkezten dela hauteskundeetara. Batasunak aurkitu beharko luke modua
aurkezteko, eta ordezkaritza lortzeko hurrengo Parlamentuan. Ez dakit
ideiak hemen emanda zapuztuko ote dudan, baina tranpa egin behar zaio
alderdien lege tranposoari.
Luistxo
Eibartarrak posta zerrendari buruzko
informazio gehiago