[eibar] Markosen liburu berria

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
Ast, Aza 22, 08:48:03, CET 2007


eskerrik asko Gari, milesker Bertoko

Garik:

>eta bistaizo azkar batean ikusi ditut eibartarrak >zerrendako aipamen bat 
>edo beste, baita Imanoltxuren >zita bat ere.

hala da, Leire Narbaizak eta Imanoltxuk nik foroan azaldutako kezka bati 
irtenbidea eman zioten eta liburuan sartu dut

mendigreenek liburu osoa irakurri eta oso ohar jakingarriak egin zizkidan

prentsaurrekoan esker ona adierazi nien; liburu bana ere bidaliko diet, 
baina esker onaren emalearentzat inoiz ez da nahikoa izaten, nahiz eta jaso 
behar duenarentzat pelmada bat izan

trebik eta leirek lagundu zidaten atal berean anonimotasuna gorde nahi duen 
emakume batek ere lagundu zidan; prentsaurrekoan egon zen

baita eli laztanguren eibartarra ere (honezkero 3 urte "kixmi" abiarazi 
zuenez geroztik: barandiaranek idatzi zuen euskal jentilek jesukristo 
"kixmi"rekin identifikatu zutela, ziminoarekin, eta, hari horri tiraka, 
dispertsatu barik, egundoko abentura den bloga ontzen ari da, aldi berean 
ikerketa serio eta aurkikuntza eta gozamen estetiko; zenbat doktore tesik ez 
ote duten aurrera egiten askoz ere gutxiagorekin, esaterako nireak...)

patxitraperok berriz sentimendu sakonegiak pizten dizkit, ez dira hemen 
jartzekoak

eli eta traperoa, zein bere blog lanean abante dabiltza primeran, baina 
demagun halako batean bietako bat oztopatu, besteak laguntza eskaini eta 
elkarrekin sortuko balute  zeozer: euskal blogosferako deleuze eta guattari, 
patxi deleuze eta edu guattari

----- Original Message ----- 
From: "bertoko" <bertoko01 a bildua euskalnet.net>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 21, 2007 11:01 PM
Subject: Re: [eibar] Markosen liburu berria


Kalakan ibiliko da eta ez dator, ez da etorten  afaritara bez. Baina
idatzian dabil.
Etorriko   da   egunen baten  bere liburuen gainean   berba egiten?

Bertoko
----- Original Message ----- 
From: "Gari Araolaza" <gari a bildua eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 21, 2007 3:10 PM
Subject: [eibar] Markosen liburu berria


Patxitraperori irakurri diot Markosek bere liburu berria aurkeztu
duela. Nolako "diskrepzioa", Markos, guri esan gabe.

Interneten ere publikatu dute liburua.

http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best17

eta bistaizo azkar batean ikusi ditut eibartarrak zerrendako aipamen
bat edo beste, baita Imanoltxuren zita bat ere.

Zorionak Markos!

Gari
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago