ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Al, Abu 9, 15:06:09, CEST 2004






Txema, Karlosek ekarri dituen hiru adibideak Mokoroan topatu ditut;

Mokoroan bertan "prohi" bilatzeko eskatu eta zuk aipatzen duzun adibide
hori badakar; baina 24 emaitzatatik, adibide bakar hori ageri zait (eta
adibide berean "en los días prohibidos" esateko "eragotziriko egunetan"
dio, bestalde).

24/25 horien emaitzak (esan bezala, adibide horretan errepikatuta dago
kontzeptua: ezin jan leike... / eragotziko egunetan):

      14 debekatu/debetu bitartekoak dira
        3 galerazo/galarazi...-koak
        3 eragotzi-koak
        2 "eufemismo" (hala dio Mokoroak): fruto prohibido / paotxa
        1 Mezulari (mandatari) hori etzen joan behar ez oinez... (no debía
ir/no era lícito/se le prohibía ir...)
        1 Ezin jan leike (lezake) aragirik (ogeta bat urtera eldu
ez-arren)' eragotziriko egunetan .En los días prohibidos.

Gehiago ere begiratu beharko da (Orotarikoan eta...), baina Mokoroaren
arabera behintzat, debekua emateko ez dirudi bide hori oso erabilia izan
denik...

Izan ongi.

Joserra Beloki




                                                                                                               
                      "txema"                                                                                  
                      <txeyarza a bildua telefonic      Para:     "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>                          
                      a.net>                   cc:                                                             
                      Enviado por:             Asunto:   Re: ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?    
                      itzul-bounces a bildua posta                                                                      
                      ria.com                                                                                  
                                                                                                               
                                                                                                               
                      09/08/04 14.13                                                                           
                      Por favor, responda                                                                      
                      a ItzuL                                                                                  
                                                                                                               




- Ezin jan leike (lezake) aragirik (ogeta bat urtera eldu ez-arren)'
<eragotziriko egunetan> (B) > Adibide honetan, aukera biak daude

Gustatuko litzaidake ba jakitea ze ezintasun-mota izaten zuten horiek
haragirik ez jan ahal  izateko: txantxarra? piorrea? Hortz-haginak erori
egiten zitzaikien eragotziriko egunetan eta berriz jaio baimendurikoetan?
Bilbliaren interpretazioa izango da nonbait kontua, gaur egun ere hala
gertatzen baita bestelakoetan...

----- Original Message -----
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, August 09, 2004 11:17 AM
Subject: Re: ER: ER: [itzul] Erretzea debekatuta/ezin erre?







Aukera ederra izan dugu _prohibición_ delakoa atzera ere konturatzeko
horrelako kontuetan ere (ezin bestela jazo!) euskalkiek eta tradizioek
horrelako ere indar handia dutela.  Ez da harrigarria, baina, euskal
"biblietan" Jainkoak batzuei gauzak debekatzen dizkie, beste batzeui,
ordea, galarazten/galazoten/galarazoten... .

- Ezin jan leike (lezake) aragirik (ogeta bat urtera eldu ez-arren)'
<eragotziriko egunetan> (B) > Adibide honetan, aukera biak daude

- <Egun debekuetan> haragi jateak' eztu berenaz lohitzen arima. (L)

- Zigarroa ta kafea galazita... <zeren pozean bizi?> (G)


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
 943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago