[itzul] Bortian Ah ü zki abestia

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
As, Abu 24, 09:19:14, CEST 2004






Frantsezko itzulpena: "A Kapela" kanta liburuan, agian (bi daude: bat
euskara hutsezkoa, eta beste bat frantsezko itzulpenak dakartzana --honek,
baina, euskarazkoak dakartzan abesti guztiak ez ditu jasotzen; euskal
gaietako liburudendetan egon ohi da...).

Esanahiari buruz, hona balizkoren batzuk:


Bortian Ahüzki, hur hunak osoki:
Bortian: mendialde goran
Ahüzki: iturri ezaguna, hainbatetan aipatua.
hur hunak osoki: ur guztiz onak (ezta?).

Nuntik jin izan zira... Ahüzkik¹ üthürrila hur fresken hartzera?

üthürrila: ez dakit, baina, beharbada, "iturrira" esan nahiko du.
===> Ahüzkik¹ üthürrila:  Ahüzkiko (Ahüzkik duen) iturrira ur freskoa
hartzera? (Agian...)


Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü, ******************
> mündi¹ argitzen dizü üngürü üngürü

Goizean eder da eguzkiaren distira (ikus Euskal Hiztegia, "leinuru", esaldi
hori bera hartzen du adibide).

Mundua argitzen du inguruz inguru  (Agian)


Joserra Beloki









                                                                                                               
                      jberriotxoa                                                                              
                      <jberriotxoa a bildua euskal      Para:     <itzul a bildua postaria.com>                                  
                      net.net>                 cc:                                                             
                      Enviado por:             Asunto:   [itzul] Bortian Ah ü zki abestia                      
                      itzul-bounces a bildua posta                                                                      
                      ria.com                                                                                  
                                                                                                               
                                                                                                               
                      23/08/04 14.30                                                                           
                      Por favor, responda                                                                      
                      a ItzuL                                                                                  
                                                                                                               




Abesti hau itzuli behar dut, baina, egia esan, nahiko erotuta nauka.

Badira ulertzen ez ditudan edo ulertzeko zailtasunak ematen dizkidaten
hainbat esaldi:

Bortian Ahüzki, hur hunak osoki;


Ahüzkik¹ üthürrila hur fresken hartzera?



Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü,


mündi¹ argitzen dizü üngürü üngürü;



Beharbada testua itzulita ere egongo da, baina ez dut inon aurkitu.
Frantsesez ere beharko nuke.


Eskertuko nizueke zuen laguntza.

Beste barik,

Joseba Berriotxoa


Bortian Ahüzki
Hitzak eta musika: herrikoiak

Imanolen ³Amodioaren berri² diskotik hartua (Elkar, KD-240)

> Bortian Ahüzki, hur hunak osoki;  ******************
> neskatila eijerrak han dira ageri;
> hirur badirade, oi bena xarmantik!
> Basa-Nabarr¹orotan ez düte parerik.
>
> Neskatila eijerra, oi begi ñabarra,
> nuntik jin izan zira bortü gaiñ huntara?
> Garaziko aldetik, desir nian bezala,
> Ahüzkik¹ üthürrila hur fresken hartzera? ******************
>
> Goizetan eder dizü ekhiak leiñhürü, ******************
> mündi¹ argitzen dizü üngürü üngürü; ******************
> ni ere zur¹ unduan hala nabilazü:
> eia maite naizünez, othoi, erradazü!
>
> Maithatü züntüdala badizü aspaldi,
> ezpenereizün erran orano zühauri,
> bihotzian edüki phena handireki,
 > zühauri erraitera, oi!, ezin atrebi.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago