[itzul] Centro de Tecnificación de Fútbol del Valle del Deba

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abe 14, 14:58:42, CET 2004


 > 1. Beharrik ez dagoenean ez gaitezen euskal 
aldizkari-zuzendari-bilera, Mendibilgo udal-kirol-patronatua edo 
soinu-uhin-hedapen-bidea modukoak sortzen ibili. Hobe da, horrelakoetan, 
sintagma-erabide desberdinak konbinatuz euskal aldizkari(etako) 
zuzendarien bilera, Mendibilgo Udalaren kirol-patronatua, soinu-uhinen 
hedapen-bidea gisakoak osatzea


Bai, alde horretatik arrazoi duzu. Hemen ere, hiruko elkarketak ez 
ditugu oso begiko, baina noizbait hala jarri zitzaion -zein eroso diren, 
batzuetan, adizki inpertsonal horiek ;-)- izena eta horrela gelditu da.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago