[itzul] Re: Ateraz/atereaz gero

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Aza 29, 16:56:18, CET 2004


>*atereak* horrek non du oinarria?

Zenbait aditz -a amaierakoren partizipioa, predikatu-osagarri denean,
horrela ematen da (ez bada '-tako/-dako' moduan egiten). 

atera --> ateraTAKOA / atereA (baita 'ateraIA' ere).

Adibide bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialetik. 

-----
Lehen ariketa: teorikoa. Idatziz, gehienez ere hiru orduz, bi gai garatu
beharko dira, bata gai-multzoaren I. zatitik zozketaz aterea eta bestea II.
zatikoa, hori ere zozketaz aterea.
-----

Ez dakit zenbateko eremuan den ohikoa fenomeno hau. Ez zaio arrotz
gertatuko, betiere, 'ordu biak paseak dira' esaten duenari (partizipio gisa
'pasa' eta ez 'pasatu' darabilen seinale).

Nik dakidala, besteak beste, 'kosta' aditzarekin ere egiten da (Hiztegi
Batuan <<kosta(tu), kosta, kostatzen. zaio ad.>>; partizipioa 'kosta' nahiz
'kostatu', beraz).

ederki kostaTAKOA da / ederki kosteA da (nire inguruan, 'ederki gosta(r)IA
da').

Hara, hain zuzen, zer duzuen Eibarko Euskeria hiztegian:

   cueste lo que cueste: KOSTIA KOSTA [kostea kosta] 

Oharra: Honek ez du esan nahi 'atereaz gero' egin behar dela. 'Ateraz gero'
da forma erregularra.

Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago