ER: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Api 14, 11:03:13, CEST 2005


Kontua da, nik uste, irudizko edo alegiazko proiekzioen oinarria lekuzkoa
izaten dela. Sakonago: denboraren irudikapena espazioaren bitartez egina da
ezinbestean (ez du gizakiak denboraren ikusmenik): "hortik aurrera", "zazpi
urtetik gora"...

Hori horrela izanik, beste erabilera horietarako, "desespezializatu" egin
beharko litzateke "arte" hori (bizkaiera batzuen ereduan), eta errazago
gertatzen da, antza, eskueran den lekuzkoa zuzenean hartzea:hala da nik
ezagutzen dudan erabilera, "arte" denborazkotzat markatua dagoen hizkeran.

Bestalde, uste dut gehiegikeria erretorikoa dela esatea hainbeste
gauzatarako erabiltzen dela -raino (monopolioa bultzatuko balitz bezala,
"arte" gaixoaren kaltean). Uste dut aski dela "punturaino" adiera ikustea
guztietan, irudizko zentzu(et)an harturik "puntu" hori (magnitudeak-eta
barne, nolabaiteko espazioan irudikatzen baitira: eskala batean, kasurako).


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteazkena, 2005.eko apirilak 13 14:35
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día


Arte > denborazkoa
-raino >lekuzkoa

Konforme horraino. Baina korapila dezagun:

arte > denborazkoa soilik
-raino > lekuzkoa, diruzkoa, kopuruzkoa, abiadurazkoa... eta gainerako
guztietarakoa,

ala

arte > ez-lekuzkoa, hau da, denborazkoa, eta, tokian-tokian, lekuzkoa ez den
zerbait gehiagorakoa (baita euskara batuan ere)
-raino > ez-denborazkoa, hau da, lekuzkoa, eta, tokian-tokian, zerbait
gehiagorakoa (baita euskara batuan ere)?

On egin.

Jon


-----Mensaje original-----
De: EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon [mailto:jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net]
Enviado el: miércoles, 13 de abril de 2005 14:06
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día

Bai, baina horrek ez dau balio, Ondarroan "-raino" atzizkia ia-ia erabili
ere egiten ez dalako. Zuek ez dozue "ura etxeraino ailegatu zan" esaten,
"ura etxerarte ailega zan" baino, edota "etxeraino lagundu nau", "etxerarte
lagundu nau" baino. Horrek ez dau esan nahi baturako (ezta bizkaierarako
ere) bardin egin leikeenik.
Antzeko adibidea litzake lekeitiarren "esan nabe" ("esan deustie"ren ordez).
Lekeitiorako balio dau, baina gainerako herrietarako ez.
Eta baturako (baita bizkaierarako ere) "-arte" eta "raino" atzizkiak ondo
bereztu behar dirala uste dot.
Joserra Egiluz

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itxaso Beitia
Enviado el: miércoles, 13 de abril de 2005 13:54
Para: ItzuL
Asunto: RE: ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/Día


Guk hori Ondarroan horrela esaten dugu eta beraz, horrela irakurriko genuke:
"eguneko/egunean 43.06 euro arte" edota "43.06 euro arte egunean/eguneko".




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago