[itzul] Kixote, Kijote eta txokozalekeria

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Api 29, 09:38:37, CEST 2005


Gaztelaniaz 'Quijote' (lehen 'Quixote'), frantsesez, Ramonek gogorarazi digun bezala, 'Quichotte'.
Euskaraz, Txomin Agirre, Mirande eta Arestik 'Kijote' erabili zuten, eta Berrondok ere, obra osoa euskaratu baitzuen, 'Kijote'. Azolak eta Azurmendik 'Quijote' erabili zuten. Mitxelenak ere 'Quijote' idatzi zuen (baina testuinguru berezi samarrean, literaturako obra gehiago aipatzen baititu, eta bakoitza jatorrizko hizkuntzan idatzita ematen ditu).
Euskarazko entziklopedietan -XX. mendearen azken hamarkadan argitaratuak-, honela ageri da:

Elhuyar hiztegi entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'
Lur hiztegi entziklopedikoa: 'Don Kixote Mantxako' ageri da irudi-oinetan. Testuan 'El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha' ageri da, jatorrizko izena alegia, eta, gero, iruzkinean 'Kixotea' aipatzen da behin eta berriro.
Planeta entziklopedia: 'On Kixote Mantxako'
Harluxeten Euskal Hiztegi Entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-liburuetako landu duen Onomastika lanean (Euskaltzaindiaren oniritzi orokorra du, eta laster argitaratuko da) 'On Kixote Mantxakoa' proposatzen da.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago