ER: [itzul] Bizkaiko Foru Aldundikoentzako galdera

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Ots 1, 10:26:45, CET 2005


Barkatu bazterrak nahastea, baina hain itsusiak izanik euskaraz "erronkak",
ez al da inor ausartzen baliokide txukunagoren bat erabiltzera noizbait.

Esate baterako, Joxe Agustin Arrietak plazaturako "dema" askoz aproposagoa?

Ziur asko (etsita nago), basamortuan predikatzen ari naiz, eta
"erronka"rekin segituko du mundu guztiak, baina jakin nire belarria
intsumisoa izango dela beti, eta euskarazko erronka ulertuko dudala
"erronka" diozuenean, eta ez erdarazko "reto".
  -----Jatorrizko mezua----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: URCELAY AGUIRRE, Joseba
  Bidalia: Asteartea, 2005.eko otsailak 1 09:55
  Nora: 'ItzuL'
  Gaia: RE: [itzul] Bizkaiko Foru Aldundikoentzako galdera


  Egun on:

  Biak daude itzulita:

  - Bilbo metropolitarra: Espazioaren aldakuntzak eta lurraldeko erronka
berriak.

  - Bizkaiko hiri sareen atlasa.

  Ondo ibili

  Joseba
    -----Mensaje original-----
    De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de sara a bildua euskal.deusto.es
    Enviado el: martes, 01 de febrero de 2005 10:15
    Para: itzul a bildua postaria.com
    Asunto: [itzul] Bizkaiko Foru Aldundikoentzako galdera


    Egun on:
    Oker ez banago, Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundeak "Bilbao
Metropolitano. Transformaciones del espacio y nuevos desafíos territoriales"
izeneko ikerlana egiteko asmoa dauka. Badu ikerlan horrek euskal izenik?
    Eskerrik asko aldez aurretik.
    Sara Muniozguren
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050201/f5538aa5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago