[itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak etaerabakitzekoprozesuitxi-itxia

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ots 8, 13:47:36, CET 2005


ez duzu zertan barkamena eskatu, nik ere nahiko arin idatzi dut, eta ez dut mezuan hori jarri, besterik gabe.
Bai, arrazoi duzu, datiboan daude orain arte aurkituriko gehienak, baina beste kasuetan ere bai, eta gainera, ondotxo dakizunez, analogia konparatiboa erabiltzen da horrelakoetan, eta hortik aurrera gainerako azterketa eta ondorioak. Gainera, horrek guztiak aldaketa dezente izan omen zituen hizkuntzaren (latinaren, eta, zeharka eta inplizituki, euskararen) bilakaeraren arabera, mende gutxiren buruan, gerora aurkitu diren bestelako inskripzioen arabera (K.a. I. mendea - K.o. III/IV. mendea, gutxi gorabehera), irakurri dudanez.
Gero arte
  ----- Original Message ----- 
  From: Hori-Hori, L.S.A 
  To: ItzuL 
  Sent: Tuesday, February 08, 2005 1:01 PM
  Subject: Re: [itzul] Munduko pertsona eta toki-izenak etaerabakitzekoprozesuitxi-itxia


  parkatu, txarto ulertu dut, beharbada mezua, nahikoa luzea bera, aringa-aringa irakurri dudalako.

  Dena dela, Akitaniako inskripzioetako hitzok ez ote daude datiboan? Ez naiz aditua, baina inskripzio gehienak botiboak direlakoan nago eta horrelakoetan sustantibo asko datiboan ageri dira.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050208/7b6cf082/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago