[itzul] tirita

Rey Escalera, Fernando (Traductor BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Ots 22, 09:07:43, CET 2005


Egun on, Kaiet.

Txaplata hitzak ez du balio nire ustez. Nahi duzun tokian begiratu, eta
"emplasto" agertuko zaizu. Beraz, ez da gauza bera.
Sarasolak VOX hiztegian "lotura itsaskor" proposatu zuen, baina ez diot
sekula inori aditu, eta irakurri / euskaratu ditudan osasun arloko
testuetan ez dut behin ere ikusi.

Edozein modutan ere, nik ez diot batere beldurrik maileguari. Zer du
txarra "tirita" hitzak? Jatorria gaztelania duela. Eta? Hegoaldean lasai
erabiltzen dugu denok. Nik lasai erabiliko nuke. Iparraldekoren batek
aportazio hoberik baldin badu, egin dezala. Bestela guk afixa ikasi
dugun bezala, ikas lezakete haiek tirita.

Fernando Rey.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago