ER: [itzul] e-mail hitza/terminoa

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 29, 13:39:56, CET 2005


Bat nator "elektro(nika)" horren (horretarako) desegokitasunaren kontuan.
Izan ere, telefonozkoak ere badira "elektronikazko mezuak".

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: asteartea, 2005.eko azaroak 29 13:22
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] e-mail hitza/terminoa



	Nik esango nuke ezetz.

	Harluxetek honela dio:

elektronika
iz. FIS. Elektroi askeek esku hartuz jazotzen diren gertakariak aztertzen
dituen fisikaren atala eta horretan oinarri duen teknologia.

	Teknologia horrek mundu berri bat ekarri digu (Internet /
ordenagailu-sarea) eta Interneteko gauzei esateko <<elektroniko>> adjektiboa
gorde dugu. Baina erreferentzia lausotu, galdu, ezabatu egin da. Beraz,
euskaraz, benetako adjektibo erreferentziala ez den aldetik, ezin dugu egin
"X electronico" = "elektronika-X" edo "elektronikazko X", izen elkarketak
benetako adjektibo erreferentzialen ordezkorako bakarrik balio du eta.

	Interneteko gauzekin lotutako terminologia dantzan dabil oraindik,
ez euskaraz bakarrik: <<X on line>>, <<e-X>>, <<cyberX), hiru modu
errealitate bera adierazteko.

	Interneten kontsulta dezakegun hiztegia, zer da? Ziberhiztegia?
E-hiztegia? Lineako hiztegia? On line hiztegia? Interneteko hiztegia?
Hiztegi elektronikoa?

	Nik aukeratu behar banu, <<ziberhiztegia>> aukeratuko nuke.

	Ez nuke aztiarena egin nahi (iragarpenak huts eginez gero,
barregarri geratuko nintzateke eta), baina susmoa dut, gainera, elektronika
gora eta elektronika behera gabiltzala orain, baina <<digital>> kontzeptua
sartu dela lehian, eta laster leku handia kenduko diola. --> Hiztegi
digitala: ordenagailuan daukaguna, sarean egon zein geure aparatuan bakarrik
egon. Alegia, paperean kontsultatu behar ez duguna.

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago