[itzul] e-gauzak eta zibergauzak

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Aza 30, 10:39:24, CET 2005


On 05-aza-30, at 09:39, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:

>
>     Mikel, argudio bakarra darabilzu <<e-X>> formaren alde: zabalduta
> dagoela. Baina ez duzu frogarik ematen. Zenbaketa zehatza aurkezten  
> ez duzun
> bitartean, zure argudioak ez du baliorik.

** Une honetan, ez daukat testu mordo bat gai hori aztertzeko. Zure  
argudioaren arabera, e- horrek ez du zentzurik euskaraz. Ez du  
tradiziorik. Beraz, kanpora, betirako kanpora. Hala ere, hizkuntzak  
aldatzen dira. Teknologiak aldatzen dira. E-posta, beste mezuan esan  
dudan bezala, 93,000 aldiz baino gehiago agertzen da Google-n,  
"Euskara e-posta" bilatzean. Zenbaketa zehatza nahi baduzu, hori  
duzu, eta posta elektroniko baino gehiago agertzen da gainera  
("euskara posta elektroniko"). Gainera, turkieraz "e-posta" baldin  
badago, zergatik ezin da euskaraz? Turkiarrak baboak ote dira? Zer  
tradizio da "e-posta" esateko turkieraz? Gainera, "e-kitap" esaten  
dute "e-book" turkierara pasatzeko. (Bilatu "e-kitap" Google-en).  
Gainera, "e-kart" esaten dute "e-card" esateko, inolako lotsarik  
gabe. Euskaraz, zergatik ez? Turkiarrak baino azkarragoak direlako?  
Beste hizkuntzak ez ditut aztertu baina antzeko zerbait izango  
delakoan nago. Mundua Euskal Herria edota Espainia baino askoz  
handiagoa da.

Beste hitzak (e-postaz gain) ez ditut aztertu. Ez dut astirik.  Dena  
den, eta hau azpimarratu nahi dut, bidea zabaldu behar dugu  
etorkizuneko asmaketak modu ekonomikoan izendatzeko. Euskaraz, edo  
gaztelaniaz, ezer gutxi asmatzen da arlo teknologikoan. Gehien- 
gehiena, dena ez esatearren, erbestean asmatzen da. Teknologia, egun,  
ikaragarri azkar berritzen eta aldatzen ari zaigu. Egunez egun ehunka  
termino sortzen ari dira.  Dena den,  ingelesezko cyber-x", "e-x",  
eta "electronic x" bestelakoak baldin badira, modu bat aurkitu behar  
da termino horiek euskaratzeko. Horregatik komeni da "e-" aurrizkia  
aukera bezala edukitzea, tradizio sakonik ez badago ere. Turkiera  
daukagu adibidetzat

>
>     Nik zenbaketa arin bat egin dut, eta <<X elektroniko>>, <<ziberX>>
> eta horrelakoek 1:43.500 proportzioan irabazten diete <<e-X>> erako  
> sorkari
> itxuragabeei.
>
** Horrek ez du ezertxo ere frogatzen.  Gauzak ez dira horrela  
konparatzen. Hori horrela eginik, cyber-X, electronic X eta  
horrelakoek modu berean irabaziko diete e-X delako sorkariei, jakina.  
Laranjak azenarioekin konparatzearen parekoa da hori. Askotan esan  
dudan bezalaxe, "cyberX" eta "e-X" ez dira beti gauza berberak.

>     Zenbaketa egiten duzuenean, ez sartu <<e-Gipuzkoa>> zure aldeko
> zerrendan. <<Osakidetza>>ren antzeko izen berezi bat baino ez da,  
> ezeren
> eredurako balio ez duena.

** Oraindik ere, interneteko kontuak ez daude oso sartuta euskal  
gizartean, ez Eskandinavian edo Ameriketan bezalaxe behintzat.  
Kontzeptu berriak dira. Gainera, oso gutxi idazten da euskaraz  
datozkigun gauza teknologiko asko.

>
> Asier Larrinaga
>

Jon Agirrek idatzi du:

<<Mikelek dio e- zabalduta dagoela eta OK bezalakoa dela. Baina OK  
erabiltzen
da, eta e- erabiltzen da, sefini, txao, mersi, kao eta antzekoen moduan.
<Euskaratik kanpokoak direla jakinik. Ez duzu euskarazko hiztegietan
<horrelakorik aurkituko. Ditxosozko e- hori euskaldunak ulertzen duela,
<noski, horrenbesteko kultura "zabala" badaukagu, eduki ere.

** Ez da berdin :"E-" atzizkia da, ez hitz bat. Ingelesezko  
hiztegietan ere ez dira "e-" duten hitz asko aurkituko. Gaur bertan,  
"e-card" bat jaso dut Thailandiatik. Ez duzu hitz hori tradiziozko  
hiztegietan ikusiko, Webster's edo Oxford direlako hiztegi handietan  
behintzat. Dena berri-berria da. Joera da. Ikusiko dugu, hemendik  
hamar bat urtetara edo, zenbat erabiltzen den.  E-txartelak, e- 
liburuak, e-berrikuntzak eguneroko gauzak izango dira hemendik urte  
batzuetara.

Mikel Morris





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago