[itzul] usuario único

3ARRANO 3arrano a bildua 3arrano.com
Or, Abe 22, 21:23:38, CET 2006


kr(e)k dio:
> Ez, ez da nahikoa, webguneei dagokionez, behintzat.
>
> "Usuario unico" terninoarekin zenbat pertsona ezberdinek bisitatzen 
> duten adierazten du, ez zenbat alditan (hori 
> bisita/bisitari/erabiltzaile kopurua da).
>
> Webgune bat nik bakarrik bisitatzen badut, baina 4.000 aldiz egiten 
> badut, 4.000 bisita izango ditu. Baina "usuario/bisitari unico" 
> bakarra du webguneak.
>
> Euskaratzeari dagokionez, ez dakit erabiltzen den, baina "erabiltzaile 
> bereiz" egokiago/argiago ikusten dut "erabiltzaile bakar" baino. Baina 
> ez, inola ere ez, "erabiltzaile/bisitari/bisita" hutsa,  bestelakoa 
> baita.
>
> Lagungarri izango delakoan, agur. Eta ongi izan jai hauetan.
>
>
> Karlos
Agian ez dut ondo ulertu, baina nik honela ulertzen dut:

4000 aldiz bisitatzen baduzu:
bisitari 1 (erabiltzaile bereiz deitu diozuena: usuario unico)
eta 4000 bisita (edo bisitaldi)

Beraz, zertarako behar da beste hitz bat?

Oker banago eskertuko nizueke azaltzea...



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago