[itzul] Hiztegiak

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Iga, Eka 25, 23:03:04, CEST 2006


Aupa,

Niri Elhuyar hiztegiak huts egiten dit soilik, eta uste dut arrazoia 
www.interneteuskadi.com helbidearena dela.

Euskalbarrek "tranpatxo" bat egiten du: apur bat sinplifikatuz, Elhuyar
hiztegiaren webgunearen ezkerreko zutabea internet&euskadiko webgunean "kopiatu"
dute. Zergatik? Ba, bestela oso zaila delako (nik uste dut ezinezkoa dela)
Elhuyar hiztegia behar den moduan erakustea (ezkerreko zutabe horrekin),
"www.euskadi.net" webgunea barrutik aldatu gabe. 

Euskalterm eta Harluxet ere, arrazoi horregatik agertzen dira ezkerreko
zutaberik gabe.

Euskalbarreko Elhuyarren botoia sakatzen baduzu, helbideen barran ageri zaizuna 

"http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/frames.php?..."

bezalako zerbait dela ikusiko duzu. Helbide hori da huts egiten ari dena.

PD: Mikel Urdangarinen kontzertua amaitu berri da Gasteizko Judimendi auzoko
jaietan. Gaur lasai egin ahal izango dut lo. Zergatik demontre ari gara igande
batean, gaueko hamaiketan, itzultzaileen posta zerrenda batean idazten? ;-)




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago