[itzul] Kontxesi gaztelaniaz

kzumalabe a bildua gipuzkoa.net kzumalabe a bildua gipuzkoa.net
As, Urr 31, 13:17:26, CET 2006



> Joan Ignazio Iztuetaren "Kontxesiri" poemako lehen bi bertsoen gaztelaniazko itzulpenik baldin badago, horixe nahi nuke. Inork baldin badakizue, eskertuko dizuet non aurkitu esatea.
> 
> Eskerrik asko. 
> 
> Hauek dira bertsoak: 
> 
> 
> Maite bat maitatzen det,
> maitagarria,
> begi ederra du eta guztiz argia;
> daukat urruti,
> baina ezin kendu det burutik
> haren itxura.
> Saldu al baliteke pisura,
> urrearen truke
> nork erosi faltako ez luke.
> 
> Hogeita lau legoaz nago aparte,
> bitartean badaukat milioi bat ate
> guztiak itxirik;
> nahi arren ezin egon isilik;
> beti negarrez,
> nere maite-maitearen galdez;
> ote den bizi,
> bihotz-bihotzeko ene Kontxesi.
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago