[itzul] ER: Ergatiboaren beharra

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Ira 25, 13:27:16, CEST 2006


Badirudi tirabira gertatzen dela halakoetan gramatikak eskatzen duenaren
("behar" modalarekiko komunztadura) eta zentzuak nahi lukeenaren ("izan",
"egon" aditz nagusiekikoa) artean.

Koldar samarra irudituko zaizu, baina adierazpidea moldatzea iruditzen zait
irtenbiderik egokiena, hura hobetuz zalantza uxaturik:

... garatzea izan behar dugu (edo "behar du planak/Xk") helburu

... erakunde bakarra (ezarri) behar da.

Hala ere, ergatibodunak, izan, zuzenak dira. Ergatiboa kentzea, debeku
ezezik, nahasbide ere bada:

... garatzea izan behar du (norbaitek)helburu(a)

(Beste egun batean, "egon" eroso(egi)oz mintza gintezke).

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bakun
Bidalia: astelehena, 2006.eko irailak 25 13:07
Nora: ItzuList
Gaia: [itzul] Ergatiboaren beharra


Kaixo, egunon:

Testu bat zuzentzen ari naiz, eta honako esaldi hauek agertu zaizkit -baita
zalantza ere-:
"Kontrol-sistemen kasuan, konponbide nazionalak garatzea(k) izan behar du
helburua."
"Europar Batasuneko herrialde guztietan, Batasuneko harremanaetarako
erakunde bakarra(k) egon behar du".
Ergatiboa markatu behar al da halakoetan?
Mila esker




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago