[itzul] Consumo

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Maiatza 9, 08:12:12, CEST 2007


> Kaixo: gogoan al duzue telebistan nola ematen duten X-k "recomienda
> el consumo responsable" (alkoholaz ari direnean)?

Googlen axkar batean begiratuta, badirudi «kontsumo arduratsua» dagoela 
aski zabaldua. Eroski aldizkaritik hartua:

ZER DA KONTSUMO ARDURATSUA?

Gure kontsumitzeko erari arduratsu kalifikatzailea eransten diogunean, 
esanahia ematen ari gatzaizkio ondasun eta zerbitzuen merkatuan 
kontsumitzaileak aukeratzeko orduan daukan garrantziari, justizia 
soziala, etika, elkartasuna eta ingurumenaren babesa baloratzen duten 
produktuak kontuan hartzen dituen heinean.

Kontsumitzea ez da soilik premia bat edo nahi indibidual bat asetzea, 
nahiz eta horixe den oro har pertzepzioa. Kontsumitzen ari garenean, 
kontsumitutako ondasuna edo zerbitzua posible egiten duten prozesu 
guztietan ari gara parte hartzen, horretaz ohartuta edo ohartu gabe. 
Prozesu horiek inplikazio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenari 
buruzkoak dituzte. Kontsumo arduratsua merkatuak eskaintzen dituen 
aukera desberdinen artean aukeratzean ondorio horiek guztiak kontuan 
hartzea da.



-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago