[itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Al, Urr 8, 10:17:03, CEST 2007


Egun on, Aitor, eta eskerrik asko, baina ez dut erabat argi ikusten lehen
kasuaren eta bigarren kasuaren arteko ezberdintasuna. Testu barruko formatua
edo itxura bada arrazoi hori (kasu batean letra larriz, bestean letra xehez,
batean puntu eta koma, bestean ez) ez zait oso sendoa iruditzen. Irizpidea
sintaxian txertatua egotea edo ez egotea bada, lehenego kasuan ere hirien
aipamena (hots, Gasteiz, Donostia, Bilbo) ez dago sintaxian josia, eta
bigarren kasua bezain helbide da lehenengoa ere,eta, hortaz, hor ere ez
litzateke zilegi euskal forma arautua soilik jartzea, ezta?
Hortaz, eta hori horrela, toki-eguneetan ez ezik, helbideetan ere
(administrazioaren egoitzenetan soilik?) izen ofiziala izango litzateke
jartzekoa, sintaxian josia ez badago (ia beti, horrelako aipamenetan), ezta?
Edo testu barruan (berdin dio helbide edo ez helbide, sintaxian josia edo
ez) azaltzen den guzti-guztietan euskal era arautua jartzearekin nahiko
izango al litzateke, testu barruan testuaren edukiaren barruan ulertuta?
Eskerrik asko aldez aurretik eta barkatu txapa gainerakoei

----- Original Message -----
From: <aua a bildua ivap.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 05, 2007 1:03 PM
Subject: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan


Ba, ez nago ziur, Txema; baina, kasu horretan, ez dut uste helbide horiek
testu josi baten barruan daudenik... Nik ez dut horrelakorik ikusten: ez dut
inolako joskerarik ikusten hor... Beraz, aurreko irizpideari jarraituz, izen
ofiziala erabiliko nuke, toki-egunetan bezala.

Ondo ibili,

Aitor

PS: irizpide hori ezarri zutenek, ziurrenik, "Donostia-San Sebastiángo" eta
horrelako aldrebeskeriak saihestu nahiko zituzten, eta horregatik gomendatu
dute testu barruan izen ofizialik ez erabiltzea.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de txema
Enviado el: ostirala, 2007.eko urriak 5 12:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan

Mila esker berriz ere, Aitor, baina barkatuko didazu pelmada: eta, betiere
testu barruan, horrelako egitura desberdin samar honetan ere, logika edo
prozedura berari eutsiko al zenioke.
Adibidez:
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila -Udalekin batera- elikagaien
segurtasunaren arloan eskuduna da eta elikagaiak produzitu, landu, banatu
edo hornitzen dituzten industria, establezimendu edo instalazioen
osasun-kontrola gauzatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila eskuduna da
nekazaritzako elikagaien jatorrizko kalitatearen arloan.
OSASUN SAILA
Donostia, 1
01010 VITORIA/GASTEIZ
Tel.-zk.: 945 01 80 00
Fax-zk.: 945 01 93 01
www.osasun.ejgv.euskadi.net/r52-2536/eu/

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA
Donostia, 1
01010 VITORIA/GASTEIZ
Tel.-zk.: 945 01 80 00
Fax-zk.: 945 01 99 37
www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-382/eu/

Hor ere bai, euskal era arautuarekin nahiko?

---- Original Message -----
From: <aua a bildua ivap.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 05, 2007 12:37 PM
Subject: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan


> Bai, nire ustez, zilegi da, helbide horiek testu barruan baitaude...
> Izen ofizialak, lehen esan bezala, toki-egunetan bakarrik erabiltzen
> ditugu... Adibidez,gaurkoa:
>
> Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 5a.
>
> Ondo ibili,
>
> Aitor
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de txema
> Enviado el: ostirala, 2007.eko urriak 5 12:31
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan
>
> Eskerrik asko zure erantzunagatik, Aitor; baina, bide batez, zure
> erantzuna
> baliatuz, adierazi ditudan kasu horietan nola itzuliko zenuke? Zilegia
> iruditzen al zaizu Gasteiz, Donostia eta Bilbo jartzea helbide
> horietarako?
>
> ----- Original Message -----
> From: <aua a bildua ivap.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 05, 2007 12:03 PM
> Subject: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan
>
>
> > IVAPen, toki-egunak idazterakoan, udalerrien izen ofizialak erabiltzen
> > ditugu beti, hala baitago ezarria gure estilo-liburuan... Testu
> barruan,
> > berriz, libreago jokatzen dugu, eta udalerriak bi izen baditu, bata
> zein
> > bestea erabiliko dugu, zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz)
> > idazten dugun.
> >
> > Ondo ibili.
> >
> > Aitor Ugarte
> >
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago