[itzul] empoderamiento / enpowerment

emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es
Al, Urr 27, 09:08:38, CET 2008


Egun on!

Emakunden "ahalduntze" erabiltzen da. Gutxi daramat hemen, baina etorri nintzenean esan zidatenez, "jabekuntza" ere erabili izan zen lehenago, baina azkenean, "ahalduntze" erabiltzearen aldeko hautua egin zen.

Edurne Zuazabeitia
Emakundeko itzultzailea

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Amaia Apalauza
Enviado el: lunes, 27 de octubre de 2008 9:03
Para: Itzul
Asunto: [itzul] empoderamiento / enpowerment

Egun on:

Kolektibo jakin batek (emakumeak, etorkinak...) bere eskubideak lortzea adierazten du, gutxi gorabehera, "enpowerment" terminoak. Euskaltermek "jabekuntza" dakar, baina ez ditut oso garbi ikusten "emakumeen jabekuntza", "etorkinen jabekuntza"... eta halakoak. Parafrasia ere erabil liteke (esate baterako, emakumeak beren eskubideez jabetzea), baina ezagutzen al duzue terminoa bere horretan itzultzeko beste aukerarik?

Ongi izan,

Amaia


      



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago