[itzul] energía mareomotriz

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Ots 26, 09:24:43, CET 2009


<mareomotriz> delako hori <marea> hitzari dagokio, ez <mar> hitzari.
Horregatik, <marea-energia> eman genuen Energia hiztegian (
http://www.eve.es/energia/index.html):
---------------------------------------------------------------------
*energía mareomotriz*

*sin:* energía de las mareas; energía maremotriz**

Itsasgora eta itsasbeherako
ur<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E00248','irudiak.asp?kodea=006545;');>aren
higiduraz baliatuz lortzen den
energia<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E00066','irudiak.asp?kodea=001949;');>
.

*eu:* marea-energia
*en:* tidal energy; tidal power; ocean tidal power; tidal-range energy
*fr:* énergie marémotrice; énergie des marées
<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E06684','irudiak.asp?kodea=016343;');>
---------------------------------------------------------------------
Itsasotik energia ateratzeko modu gehiago badirenez, hori adierazteko
termino generikoa <itsas energia> da. Hark bere barnean hartzen du
<marea-energia>, baita <olatuen energia> ere:
---------------------------------------------------------------------
*itsas energia***

Itsasoaren ezaugarri fisiko edo kimikoren batez baliatuz lortzen den
energia<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E00066','irudiak.asp?kodea=001949;');>.
Balia daitezkeen gertakariak mareen eta olatuen
ur<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E00248','irudiak.asp?kodea=006545;');>-mugimendua,
sakoneraren araberako
tenperatura<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E05321','irudiak.asp?kodea=011164;');>-gradientea,
gatz-gradienteak eta itsaslasterrak dira. Horietatik lehen hiruak ustiatu
eta energia elektriko<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E06391','irudiak.asp?kodea=013591;');>ekoizteko
zenbait saio egin dira. Erabiliena
marea-energia<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E00070','irudiak.asp?kodea=006104;');>da,
baina, hala ere, egun horrelako sistemen bidez lortzen den
potentzia<javascript:definizioa('definizioa.asp?kodea=E04909','irudiak.asp?kodea=016886;');>oso
txikia da. Teknologiaren aurrerapenarekin batera, arlo honetako
ikerketek aurrera jarraitu eta zentralen errentagarritasun ekonomikoa
handitzea espero da.

*en:* ocean energy; sea energy
*es:* energía del mar
*fr:* énergie marine
----------------------------------------------------------------
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2009/2/25 J. Antonio Gómez Uranga <tonogomez a bildua euskalnet.net>

> Arratsalde on,
> nola emango zenukete?
> Energia berriztagarri mota bat dugu hori, eguzki-energia, energia eolikoa,
> energia hidraulikoa, energia geotermikoa eta biomasa bezalakoa, dena dela,
> "energia maraomitriz"-ek ez du, antza denez, termino finkorik, eta nik
> honelakoak ikusi ditut:
> Marea-energia
> Itsas-energia
> Olatu-energia
> Energia mareomotriz
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Toño
>
>
>
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago