[itzul] legeak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ots 5, 12:50:15, CET 2010


	Ez dakit legeak zelan aipatu behar diren (zelan aipatzen diren)
euskaraz.

		>Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje

	Nik orain arte erabili dudan ereduaren arabera, honela esango nuke:

		>60/2003ko abenduaren 23ko Arbitraje legea

	Baina testuetan honelakoak aurkitu ditut:

		>Arbitrajeko abenduaren 23ko 60/2003 Legea

		>abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajeari buruzkoa

	Jakin nahi nuke forma estandarizaturik badagoen, eta, egotekotan,
zein den. Eskerrik asko.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago