[itzul] "legeak" eta gizalegea
Irizar, Ander
airizar a bildua parlamento-navarra.es
Al, Ots 8, 14:15:16, CET 2010
>...patxada ederrak bizi gaituela sinistea beste erremediorik ez zait geratzen.
Tira, denetariko egoerak izango dira tartean. Esate baterako, nik erantzun behar nuena, funtsean, Mikel Azkaratek erantzuen zuen lehenago, eta horregatik ez nuen bidali mezurik. Baliagarria gertatuko zitzaion Asierri iritzi bereko mezu bat baino jasotzea? Ba, agian bai. Baina ez ahal gara orain hasiko, aukera baten egokitasuna indartzeko asmoz, ia denak ia denari erantzuten: postontziak "krak egingo" digu :-)) Bai, tira, badakit denok erantzutetik erantzun ale solte batzuk jasotzera aldea ere badagoela.
Mikel Azkarateren mezuari zerbait gehitzekotan, hau esango nuke:
- berak parentesi artean jarri duen urte hori guk ez dugu erabiltzen.
- guk, gehienetan, "-ri buruzko" egiten dugu legeen izenburuetan.
- legeen izenak aurkibideetan eman behar ditugunean, Mikelek esan bezala jokatzen dugu funtsean (guri, hala ere, legeak hemen izapidetzen direnez, zenbakirik eta onespen-datarik gabe agertzen zaizkigu); aposizio horretan, ordea, legearen izenburua xehez eman ohi dugu.
Laburbilduz, guk honela jokatzen dugu:
A) Testu barruan: Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legea.
B) Aurkibide batean: (60/2003) Legea, (abenduaren 23koa), arbitrajeari buruzkoa. ["a" txikiz]
Zer pentsatua eman dit orain Gotzonen mezuak:
>Era berean, nahasgarri iruditzen zait <Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legea>, <arbitrajeari buruzko abendu> hori zentzumenaren aurka baitoa.
Niri ez zait nahasgarria gertatzen -ohitura kontua, agian-, eta beste abantaila batzuk ere ikusten dizkiot. Esango nuke, gainera, horrela erabiltzen dela gehienbat...
Ander Irizar
Nafarroako Parlamentua
agertzen zaizkingulegeen izenburuak, aurkibidean agertzen zaizkigunean, , hemen izapidetu bitartean -Nafarroako Parlamentuan- ez baitute halakorik; .
: Jakina, onetsi bitarte,
izan ere, ez dute datarik )
Hitz batean, testu barruan,
Zer pentsatu eman didana
Gipuzkoako Foru Aldundia Mikel Azkarate
Neronek ere ez dakit seguru nola aipatu behar diren. Lege izendapenean kasuistika zabalagoa izan arren, labur erantzuten diot zure galderari. Honela jokatuko nuke zuk aipatutako kasuan (gaur egun honelako sistema bat adostuta dugu Gipuzkoako Aldundian):
A) Testu baten barruan: Arbitrajearen (2003ko) abenduaren 23ko 60/2003 Legea.
B) Izenburu batean, aurkibide batean edo zerrenda batean: 60/2003 Legea, (2003ko) abenduaren 23koa, Arbitrajearena.
Jakina, izendapen ofiziala erabili beharko litzateke, beti, lege testuak euskarazko bertsioa izango balu.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de martin-rezola a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 08 de febrero de 2010 10:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] "legeak" eta gizalegea
Itzulisten idazteak bere zerak ditu: <nik baino gehiago dakitenek erantzungo ditek/n>, <igual hanka sartu eta hor geratuko duk/n nire izena betiko, lankideen eta lagunen irri-bazka>. Bertigo pixka bat ere eman dezake, batzuetan, edo kontrakoa, exibizionismorako atea zabaldu. Ez da erraza sentimendu hori neurtzea.
Baina ETBko itzultzaile batek foroan laguntza eskatzen badu euskaraz legeak idazteko moduaz zalantzak dituelako, eta Eusko Jaurlaritzan egunero euskaraz legeak aipatu eta aipatu jarduten duten berrogeitapiko itzultzaileek beren eskua eskaintzen ez badiote, bertigoak ez, patxada ederrak bizi gaituela sinistea beste erremediorik ez zait geratzen.
Martin
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Bidaltze-data: viernes, 05 de febrero de 2010 12:50
Nori: 'ItzuL'
Gaia: [itzul] legeak
Ez dakit legeak zelan aipatu behar diren (zelan aipatzen diren)
euskaraz.
>Ley 60/2003, de 23 de diciembre, de Arbitraje
Nik orain arte erabili dudan ereduaren arabera, honela esango nuke:
>60/2003ko abenduaren 23ko Arbitraje legea
Baina testuetan honelakoak aurkitu ditut:
>Arbitrajeko abenduaren 23ko 60/2003 Legea
>abenduaren 23ko 60/2003 Legea, Arbitrajeari buruzkoa
Jakin nahi nuke forma estandarizaturik badagoen, eta, egotekotan,
zein den. Eskerrik asko.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago