[itzul] Esloganen gaineko gogoeta

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Eka 3, 11:35:37, CEST 2010

Arrazoi duzu, Asier, kanpoko enpresei dagokien horretan.

Hala ere, hemengo enpresek eta, batez ere, erakunde publiko nahiz
erdi-publikoek badute erantzukizuna auzi horretan. Hor euskararena
serioago hartuko balitz, metodologia aldatu behar litzateke, AZKEN
UNEAN NOLABAIT itzultzen ez ibiltzeko hasieratik integraturik egon
behar lukeena (bistan da ez naizela esloganez bakarrik ari).

Bide batez, hemengoetan fundamentuz ibiltzeak berak eragin behar luke
kanpokoek ere ahalegina egitea lehiakor izateko maila horretan (euskal
bezeroon erreakzio eskasa gorabehera).

Jarrai dezagun sinesten: hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan...

2010/6/3 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:

>        Ez daukat gauza handirik esateko euskaldun publizistei buruz, ezpada
> ze bat natorrela Iņigok bere mezuan eta beste hainbat tokitan
> (http://euskaraetapublizitateabloga.wordpress.com/) diozan gauzekin.

>        Publizitatea euskaratzeari buruz, ostera, bai esan nahi nuke
> zer-edo-zer. Lehenengo eta behin, oro har, badagoela publizitatea hizkuntza
> batetik beste batera itzultzea, eta, horretarako, itzultzaileak itzultzaile
> gisa jardun behar duela, ez publizista gisa.

>        Zilegi ere bada publizitatea itzultzea. Ez zait iruditzen
> Colhogarrek, Orangek, Pantenek, Gillettek, Vitroclenek edo Fordek iragarkiak
> euskaraz sortu beharra daukatenik, publizitatea euskaraz egiteko. Itzultzea
> aukera ona da. Kexatzekotan, beraz, itzulpena txarra delako kexatu beharko
> genuke, ez iragarkia gaztelaniaz sortu delako.

>        Itzulpen txarrak etortzen direnean ETBn kexatu egiten gara. Inoiz,
> iragarkia zuzentzea lortzen dugu. Inoiz, iragarkia ez emititzea lortzen
> dugu. Baina askotan interes ekonomikoak gailentzen dira, eta ez da egoten
> zer eginik.

>        Edozelan ere, Euskal Herrian egunero-egunero itzultzen da
> publizitatea euskarara, oso egokiro, oso txukun, oso emaitza onekin. 2009.
> urtean ETBk 847 iragarki euskaratzea agindu zuen ETB-1en emititzeko, esate
> baterako.

>        Publizitatea euskaratzeak dakartzan hizkuntza-arazoei buruz, egiten
> da gogoeta, eta batzuek egiten dugun gogoeta, gainera, publikoa da.

> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1094473313 --> ondorio-perpausak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1103855281 --> jostailuen izenak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137660567 --> "descubre"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146730640 --> prezioak
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1168426154 --> "recomienda"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1180511802 --> "maquinilla de afeitar"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1199870832 --> produktuen izenak I
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1214992712 --> produktuen izenak II
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1232967556 --> "ya a la venta"
> www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256815230 --> "ambientador"

>        Zoritxarrez, Iņigok dioen bezala, euskaldunok ez dugu euskarazko
> publizitatea ez ona saritzen ez txarra zigortzen. (Nolanahi ere den, ETBren
> azken kanpaina ikusi baduzue...).

> Asier Larrinaga

> Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago