[itzul] zer ikusi dauka?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 28, 13:04:16, CEST 2010


Zer zerikusi dauka? (estandarra, neutroa)
Zer dauka zerikusi? (gurean normalena, adierazkorra)
Zer 'ikusi dauka? (lagunartean?)
Zer ikusteko dauka? (driblina?)

Jon

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Xabier Mendiguren
Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko maiatzak 28 09:29
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] zer ikusi dauka?

zerikusiari buruzko galderak egiten ditugunean arazoak sortzen zaizkigu.

halakoak maiz antxean iristen dira nire eskuetara:

"zer ikusi dauka horrek nik esandakoarekin?"

ahoz esaten da, baina gramatika aldetik dudazkoa behintzat bada.

"zer zerikusi du..." zuzenagoa litzateke, baina nahiko artifiziala.

alternatiba moduan, "zer ikusteko dauka..." edo "zer du ikusteko 
(rik)..." bezalakoak proposatu ohi ditut nik.

inork badu honen gainean zeresanik?

xme



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago